Mikel Torres
Mikel Torres Lorenzo (Portugalete, 1970eko uztailaren 20a) bizkaitar politikari eta irakaslea da. Portugaleteko alkatea da eta Bizkaiko PSE-EE-ko idazkari nagusi ere bai.
Mikel Torres | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2024ko ekainaren 25a - ← Javier Hurtado, Pedro Azpiazu
2024ko ekainaren 25a - ← Iñaki Arriola López
2008ko maiatzaren 15a - 2024ko ekainaren 24a ← Mikel Cabieces | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Portugalete, 1970eko uztailaren 20a (54 urte) | ||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, politikaria eta ekonomialaria | ||||||
Lantokia(k) | Portugalete | ||||||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||||
Kidetza | PSE-EE Euskadiko Ezkerraren Gazteak | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
Biografia
aldatuMikel Torres Lorenzo Portugaleten jaio zen 1970eko uztailaren 20an.
Ekonomia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta bertoko irakasle bilakatu zen, Sarrikon. Cedemi-ko (Enpresa Berrikuntzaren Zentrua) enplegu zuzendari izan zen eta, 2001ean, bizkaitar sozialistek Enplegu eta Formaziorako idazkari egin zuten, 2005era arte kargu horretan egon zelarik. Ekonomia idazkari egin zuten orduan sozialistek.
1995ean jaioterriko zinegotzi hautatua, 2008tik aurrera alkatea da, Mikel Cabieces ordezkatu zuelarik.[1]
2014an Bizkaiko PSEko idazkari nagusi izendatu zuten, Jose Antonio Pastor ordezkatuz.[2]
Egun, politikan aritzeaz gain, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle ere izaten jarraitzen du, Sarrikoko fakultateko Finantza Ekonomia departamentuan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ PSE. Mikel Torres Lorenzo. .
- ↑ Iruretagoiena, Hodei. (2014-09-17). «Mendia izango da PSEko idazkari nagusi berria, %60ko babesarekin» Berria.