Ireki menu nagusia

Mikel Lizarralde Goenaga (Urretxu 1978) igarlea eta medium ezaguna da.

Mikel Lizarralde
Bizitza
Jaiotza Urretxu1978  (40/41 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak mediuma
www.mikellizarralde.es

BiografiaAldatu

Familia baten laugarren semea, ama azpeitiarra eta aita azkoitiarra dira. Txikitatik "desberdina" izatearen sentipena izan omen du. Espirituak ikusteko eta sentitzeko ahalmena omen du. 11 urtekin gertaera desberdinak gertatu aurretik sentitu zituen: pertsona baten heriotza, izeba baten etxeko sutea... Hogeita hiru urtekin Montrealera joan zen, John eta Marilyn Rossner-ek zuzendutako Spiritual Science Fellowship elkartean[1] ikastera. Han komunikazio mediumikoaren gorabeherak ikasi zituen. Ondoren, Ingalaterrako Arthur Findlay College-en[2] klaseak hartu zituen.

Gaur egun Izarpe elkarteko sortzaile eta zuzendaria da. Halaber, Izargi, Doluan eta Galerak Dituzten pertsonei laguntzen dien erakundearen eta ACE-SSF, Zientzi Espiritualen Alkartearen koordinatzailea da. Hedabideetan sarritan agertzen da, besteak beste, ETB telebistan eta Euskadi Irratian.[3] Donostian kontsulta du.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu