Mikel Garmendia Ugarte
idazle espainiarra
Mikel Garmendia Ugarte (Tolosa, Gipuzkoa, 1961) euskal idazlea, itzultzailea eta interpretea da.
Mikel Garmendia Ugarte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1961 (62/63 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea eta katedraduna |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Tolosan jaio bazen ere, haurtzaroa eta gaztaroa Hondarribian eman zituen, eta aspaldi hartu zuen Gasteiz bizitoki. Egun, Arabako hiriburuko Judimendi auzoan bizi da.
Euskal Filologia ikasi ondoren, Eusko Legebiltzarran itzultzaile-interpretari lanpostua lortu zuen. Literatura unibertsaleko hainbat lan itzuli eta liburu batzuk sortu ditu gazte eta haur literaturan. Euskadi Sarietako finalista izan da.
Egun, itzultzaile eta interprete aritzeaz gain, interpretetza eskolak ematen ditu Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko Itzulpengintza karreran. Itzulpen-kritikak ere argitaratzen ditu EIZIEren web-orrialdean.
Gazte Literatura
aldatu- Belle Landetako sirena. Zubia (1995)
- Azoreak eta baporeak. Zubia (1998)
Itzulitako obrak
aldatu- Roald Dahl. Super azeri. Zubia, 1993
- Ole Lund Kirkegaard. Otto errinozerontea. Alfaguara, 1994
- Marguerite Duras. Maitalea. Ibaizabal, 1996
- Sid Fleischman. Iruzurmendi. Alfaguara, 1997
- Guy de Maupassant. Aluma. Informart, 1998
- Daniel Pennac. Kamoren ihesaldia. Elkarlanean, 1998
- Miguel Unamuno. Laino. Elkarlanean, 1998
- Gudule. Bizitza atzeraka. Elkarlanean, 2000
- Elvira Lindo. Manolito gaixoa. Alfaguara, 2000
- Elvira Lindo. Manolito Laubegi. Alfaguara, 2000
- Elvira Lindo. Ni bai, ni: Manolito berriz. Alfaguara, 2001
- Agustín Fernández Paz. "Basoaren bihotzean". Anaya, 2001
- Maite Carranza. Nahi duzu izan nire ahizparen mutila. Giltza 2002
- Ernesto Sabato. Tunela. Alberdania, 2007 (Euskadi Sarietarako finalista)
- Jean-Paul Dubois. Txantxetan ari zara, Tanner jauna. Alberdania, 2007
- Nathacha Appanah. Azken anaia. Alberdania, 2008
- Nunila López/Miryam Cameros. Marizizpriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi (Itziar de Blasekin batera). Txalaparta, 2009
- Irène Némirovsky. Arimen maisua. Alberdania, 2009
- Irène Némirovsky. Suite frantsesa (Jose Antonio Sarasolarekin batera). Alberdania, 2011