Mike & Molly
Mike & Molly (euskaraz: «Mike eta Molly») AEBetako sitcom telesaila bat da. Mark Roberts ekoizleak sortu zuen, eta 2010eko irailaren 20tik 2016ko maiatzaren 16era arte CBS katean aireratu zen. Billy Gardell, Melissa McCarthy, Reno Wilson, Katy Mixon, Swoosie Kurtz, Nyambi Nyambi, Louis Mustillo, Rondi Reed, Cleo King eta David Anthony Higgins aktoreek antzeztu zuten.
Mike & Molly | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Mike & Molly |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 6 |
Atalak | 127 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | American television sitcom (en) |
Iraupena | 22 minutu |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Chuck Lorre |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Dennis C. Brown (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | CBS |
Hasiera-data | 2010eko irailaren 20a |
Amaiera-data | 2016ko maiatzaren 16a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Chicago |
Argumentu nagusia | Chicago Police Department (en) |
cbs.com… | |
Argumentua
aldatuChicago. Michael Biggs (Billy Gardell) polizia ofizial lodikote eta onbera bat da, Molly Flynn (Melissa McCarthy) ere gorpuzkera lodiko ikastetxe bateko irakaslea da, biak ere argaldu asmoz jale konpultsibo anonimoen talde batean elkar ezagutu eta bikote bitxi bat osatuko dute. Halere, beren lagun eta senideen esamesa, txantxa eta kritikei aurre egin beharko diete: tartean Miken laguna eta lankidea den Carl McMillan (Reno Wilson); Victoria (Katy Mixon), Mollyren ahizpa mehea; Joyce, Mollyren ama (Swoosie Kurtz); edota Samuel (Nyambi Nyambi) bi ofizialen senegaldar jatetxe gogokoeneko zerbitzaria.
Aktoreak
aldatu- Billy Gardell: Michael "Mike" Biggs ofiziala
- Melissa McCarthy: Molly Flynn
- Reno Wilson: Carlton "Carl" McMillan ofiziala
- Katy Mixon: Victoria Flynn, Mollyren ahizpa
- Nyambi Nyambi: Samuel
- Swoosie Kurtz: Joyce Flynn, Mollyren ama
- Louis Mustillo: Vince, Mollyren amaren aita
- Cleo King: Rosetta "Nana" McMillan, Carlen amona
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)