Mihajlo Pupin
Mihajlo Idvorski Pupin (serbieraz: Михајло Идворски Пупин, miˈxǎjlo ˈîdʋoɾski ˈpǔpin ahoskatua; Idvor, Austriar Inperioa, 1858ko urriaren 9a - New York, 1935eko martxoaren 12a) Ipar Amerikako fisikaria izan zen, jatorriz serbiarra. Distantzia handietarako telegrafiako sistema bat asmatu zuen; telegrafiako burdin harien elektrizitate estatikoa galarazteko metodo bat proposatu zuen, eta bigarren mailako X izpien erradiazioak aztertu zituen. 1924an Pulitzer Saria eman zioten Immigrant to Inventor lanagatik.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |