Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Zuzenbidea ikasi zuen Mexikoko Unibertsitate Autonomoan, eta administrazio publikoko ikasketak egin zituen Harvarden. Kargu publiko garrantzitsuak izan zituen, finantza gaien ingurukoak gehienetan. José López Portilloren agintaldian (1979-1981), Programazio eta Aurrekontuen ministerioko idazkari izan zen.

1981ean, Alderdi Iraultzaile Instituzionaleko (PRI) buru izendatu zuten, eta 1982ko lehendakaritzarako hauteskundeak irabazi zituen. Arazo ekonomiko larriei aurre egin behar izan zien bere agintaldian: kanpoko zorra negoziatu zuen eta austeritate-neurriak hartu behar izan zituen. 1984an, Latinoamerikako hainbat herrialde bisitatu zituen, eta ekonomia-irizpide ekonomikoen batasuna proposatu zuen. 1988an, alderdi bereko Carlos Salinas de Gortarik ordezkatu zuen lehendakaritzan.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miguel de la Madrid