Mikel Jatsu Azpilkueta

Miguel Jatsu Azpilikuetakoa» orritik birbideratua)

Mikel Jatsu Azpilkueta edo Mikel Xabierkoa (Xabier, Nafarroako Erresuma, 1495 inguru – 1542ko azaroaren 11), Xabierko jauna izan zen Nafarroan, erresumaren konkistaren aurkako borrokan bete-betean inplikatua. Agaramontar alderdikoa zen. Hondarribiko barkamena jaso zuenetako bat da (1524).

Mikel Jatsu Azpilkueta
Bizitza
JaiotzaXabierko gaztelua, 1495
Herrialdea Nafarroako Erresuma
Heriotza1542ko azaroaren 11 (46/47 urte)
Familia
AitaJoanes Jatsukoa
AmaMaria Azpilkueta
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakaristokrata eta militarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakNafarroako konkista
Iruñeko gudua

Biografia aldatu

Aita Joanes Jatsu, Nafarroako Erresumako Errege Kontseiluko burua izan zuen; eta ama, Maria Azpilkueta, baztandarra. Anaia zituen Joanes (hura lagun zuela borrokatu zen) eta Frantzisko Xabierkoa (gerora Erromatar Eliza Katolikoak santu izendatua). Gaztetan Xabierko gazteluan bizi zen.

1521ean Erresuma berreskuratzeko hirugarren saiakeran parte hartu zuen. Iruñeko guduan garaipena lortu eta gero hiria defenditu zuen. 1522an Amaiurko gazteluaren setioan atxilotua, heriotza zigorra ezarri zioten. 1524an Karlos I.aren barkamena lortu zuen. Xabierko gaztelura itzulita, 1527an Isabel Goñi Peralta (1561ean hila) ezkondu zuen, eta seme-alaba bi izan zituzten: Mikel (1528-1557) eta Ana Azpilikueta.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.