Mighty Aphrodite
Mighty Aphrodite (euskaraz: Afrodita Ahaltsua) amodiozko komedia filma da, Woody Allen estatubatuar zinemagile, gidoigile eta aktoreak 1995ean zuzendu, idatzi eta antzeztu zuena. Woody Allenekin batera, Mira Sorvino, Helena Bonham Carter, Michael Rapaport eta F. Murray Abraham izan ziren antzezle nagusiak.
Mighty Aphrodite | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1995 |
Izenburua | Mighty Aphrodite |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa eta Film erotikoa |
Iraupena | 95 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | New York |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Woody Allen |
Gidoigilea(k) | Woody Allen |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Robert Greenhut |
Konpainia ekoizlea | Miramax |
Edizioa | Susan E. Morse (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Dick Hyman |
Argazki-zuzendaria | Carlo Di Palma |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Argumentu nagusia | prostituzioa |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
Greziar mitologiako Pigmalionen kondairan eta 1913ko George Bernard Shaw irlandar antzerkigilearen Pygmalion antzezlan ezagunean nolabait oinarritua dago, alegia, heziketa oneko gizon batek kale giroko emakume hezigabe bat ezagutuko du eta hura hezten saiatuko.
Mira Sorvinok Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen.
Argumentua aldatu
Lenny (Woody Allen) kirol kazetaria eta Amanda (Helena Bonham Carter) arte galerista seme-alabarik gabeko bikotea dira, horregatik, haur bat adoptatzea erabakitzen dute. Laister umearen adimen handiaz jabetuko dira, hortaz Lennyk jakinminez haren ama biologikoa topatzeko asmoa izango du. Aparteko andere buruargia topatuko zuelakoan, non emagaldu hezigabe, ergel eta txoriburu bat topatzen duen (Mira Sorvino). Istorio guzti honek sekulako gertakizun xelebre eta barregariak sortaraziko ditu, batez ere asmo onekoa baina txepel hutsa den Lenny lotsatia eta emagaldu lotsagabe eta ezjakinaren arteko izaera ezberditasunak direla eta. Emagaldua azken finean bere semetxoa adopzioan emateagatik guztiz atsekabetua dago, eta Lenny ezagutzeak bizimodu txarra laga eta bide zuzenari berrekiten lagunduko dio.
Filmaren tramarekin batera, zinemagileak greziar antzerkigintza klasikoko koru bat ere tartekatzen du, honek greziar eskola zaharraren legez istorioaren "tragedia" azaltzen du. Halere, koru honen solasa txantxez betea dago; adibidez, une batean koruak jainkoen jainko den Zeusi deitzen diote, baina hau ez dagoenez, erantzungailu automatikoan mezua lagako diote
Aktoreak aldatu
- Woody Allen: Lenny Weinrib
- Mira Sorvino: Leslie / Linda Ash
- Helena Bonham Carter:Amanda Sloan Weinrib
- Michael Rapaport: Kevin
- F. Murray Abraham: Greziar koruko burua
- Olympia Dukakis: Jokasta
- David Ogden Stiers: Laio
- Jack Warden: Tiresias
- Danielle Ferland: Kasandra
- Peter Weller: Jerry Bender
- Claire Bloom: Sloan andrea
Kanpo estekak aldatu
- Mighty Aphrodite filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Mighty Aphrodite filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)