Miguel Egia

Nafarroako euskal inprimatzailea (1495-1544)
Migel Egia» orritik birbideratua)

Miguel Egia (Lizarra, c.1495 - Lizarra, c.1544) Nafarroako inprimatzailea izan zen. Espainiako inprimatzaile garrantzitsuenetakoa izan zen. Horren lekukotzarik ez den arren, Lizarran edo Lizarra inguruan jaio zen XV. mende bukaeran. Alcalá de Henares hirian eman zituen argitara obra nagusiak (Erasmoren obrak, 1525; Enquiridion obraren itzulpena, 1526; Comentarios de César, Diego López de Toledoren itzulpena, 1529; De Orbe Novo, Pedro Mártir de Angleríaren obra, 1530). Sevillan (1526-1528) eta Logroñon (bertan inprimatu zituen Savonarola predikariaren obrak) egon zen eta bizitzaren azkenetan Lizarrara itzuli zen (1546-1548). Lizarrako moldiztegian bizpahiru liburu baizik ez zuen eman argitara. Arnaut Gilen Brocario Euskal Herriko lehen inprimatzailearen suhia izan zen.

Miguel Egia

Bizitza
JaiotzaLizarra, 1495 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaLizarra, 1546 (50/51 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakliburu-inprimatzailea
Lantokia(k)Alcalá de Henares eta Lizarra

Erreferentziak

aldatu