Midnight Express (filma)
Midnight Express (euskaraz, Gauerdiko espresoa) 1978ko Alan Parker ingeles zinema zuzendariaren estatubatuar filma bat da. Filmean aktore hauek ageri dira: Brad Davis, Randy Quaid, John Hurt, Paul L. Smith eta Irene Miracle.
Billy Hayesen Midnight Express eleberrian oinarritua dago eta zinemarako egokitzapena Oliver Stonek idatzi zuen. Turkian denbora luzean debekatuta egon zen; gainera, eleberriaren beraren eta filmaren artean hainbat ezberdintasun badaude.
Sei Oscar Sarietarako izendatuak izan zen, azkenik Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Oliver Stone) eta Soinu onenaren Oscar Saria (Giorgio Moroder) irabazi zituen.
Argumentua Aldatu
1970eko urria, Istanbul. William Hayes (Brad Davis) estatubatuar gazteak bere neskalagun Susanekin batera (Irene Miracle) Turkiara bidaitu berri du. Hayesek, diru erraza irabazteko, AEBetara itzuli nahi du, gerrikoan bi kilo haxix ezkutatuta, baina aireportuko aduanan hainbat kontrol iragan ostean, bi gazteak hegazkinean sartzera doazen unean turkiar poliziak Williami haxixa antzeman eta atxilotu dute.
Behin turkiar espetxean dagoela, bere infernua hasi da, hainbat tortura, jipoi nahiz bortxaketa jasan behar dituelako. Espetxean mendebaldeko beste bi presorekin adiskidetu da, Jimmy-rekin (Randy Quaid), Max-ekin (John Hurt) eta Erich-ekin (Norbert Weisser). Espetxeko egonaldiak laburra zirudien arren, oso luzea da, azkenik, epaiketaren ondoren William Hayesek 30 urtetako espetxe zigorra jaso baitu.
Aktoreak Aldatu
- Brad Davis: Billy Hayes
- Irene Miracle: Susan
- Bo Hopkins: Tex
- Paolo Bonacelli: Rifki
- Paul L. Smith: Hamidou
- Randy Quaid: Jimmy Booth
- Norbert Weisser: Erich
- John Hurt: Max
- Mike Kellin: Hayes jauna, Billyren aita
- Franco Diogene: Yesil
Kanpo estekak Aldatu
- Midnight Express filmaren iragarkia ikusgai (Ingelesez)
- Midnight Express filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)