Midi Achmat

Hegoafrikako LGBT aktibisgta

Taghmeda Achmat, Midi Achmat izenez ezaguna(1964), Hego Afrikako ekintzaile lesbiana da, bere herrialdeko ezagunenetako bat.[1] Bere bazkide eta bikotekidearekin, Theresa Raizenberg aktibistarekin, Treatment Action Campaign (TAC) kanpaina sortu zuen 1998ko abenduaren 10ean, GIB programa bat ezartzeko.

Midi Achmat
Bizitza
Jaiotza1964 (59/60 urte)
Herrialdea Hegoafrika
Hezkuntza
HeziketaUniversity of the Western Cape (en) Itzuli
Jarduerak
JarduerakLGBT ekintzailea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea

Ibilbidea aldatu

Lurmuturraren apartheidaren aurkako ekintzaile malaysiarren familia batekoa da Achmat, eta Lurmuturreko komunitate mestizoko kidea da. Zackie neba aktibista eta zinemagilea da. Achmatek Theresa Raizenberg bikotea ezagutu zuen 1986an, nerabeak zirenean, eta Lurmutur Hiriko LGBT komunitateko kide aktibo bihurtu ziren.

Zackie nebarekin eta Raizenbergekin batera, Bisexual, Gay eta Lesbianen Elkartea (ABIGALE) sortu zuen talde bateko kide izan zen. Elkarte hori beltzek zuzendu zuten eta 1992an Johannesburg-eko Harrotasunaren Martxa antolatu zuen. Bai bera bai neba ostrazismora kondenatu zituen familiak, homosexualtzat jo ondoren.[2] ABIGALEz gain, Lesbiana eta Gaysen Berdintasunerako Koalizio Nazionala eta Lurmutur Hiriko Gay eta Lesbianen Zinemaldia sortu zituen Achmatek.[3]

Hegoafrikan GIBaren bidezko infekzioa prebenitzeko programak ezartzea eta seropositiboentzako osasun-arreta hobetzea defendatu du.[4][5] TAC desobedientzia zibilerako programa zuzendu zuen, Hegoafrikako gobernua presionatzeko, GIBa prebenitzeko programa bat ezar zezan. 2003an atxilotu egin zuten, Caledon Squareko polizia-etxean protesta egiten ari zela.[1]

Acmat aktibo egon da Hego Afrikako LGBT komunitatean, eta hainbat aldizkari akademikotan parte hartu du, nazioarteko ikertzaile eta aktibistekin batera.[6] Lizentziatura-tesia egin zuen Mendebaldeko Lurmuturreko Unibertsitatean, emakume musulmanek LGBT komunitatean dituzten zailtasunei buruz, eta, ondoren, 'Unveiling the Hijab' sortu zuen, emakume musulmanentzako queer Facebook-eko talde bat, nahiz eta berak ez duen Islama praktikatzen.[7]

2007an, Achmatek A Normal Daughter filma estreinatu zuen, Kewpie izeneko drag queen baten bizitzaren historia jarraitzen zuena, Triangle eta Stratos Televisión-eko Gay eta Lésbico Zinemaldian.[8]

Aintzatespenak aldatu

2003an, Achmatek, Raizenberg eta Sally Gross sexuen arteko ekintzaileekin batera Galactic/Allison Masters Sari Komunitarioa jaso zuen, LGBT komunitateari egindako ekarpenengatik.[9]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Achmat, Taghmeda; Raizenberg, Theresa; Holmes, Rachel. (2003). «Midi and Theresa: Lesbian Activism in South Africa» Feminist Studies 29 (3): 643–651. ISSN 0046-3663..
  2. Thompson, Ginger. (2003-05-10). THE SATURDAY PROFILE; In Grip of AIDS, South African Cries for Equity. ISSN 0362-4331..
  3. Schäfer, Rita; Range, Eva. (March 2014). «The Political Use of Homophobia: Human Rights and Persecution of LGBTI Activists in Africa» International Policy Analysis.
  4. «More than altruism behind donations of AIDS drugs to Africa» The Scientist Magazine®.
  5. Jungar, Katarina; Oinas, Elina. (2010-05-01). «A Feminist Struggle? South African HIV Activism as Feminist Politics» Journal of International Women's Studies 11 (4): 209. ISSN 1539-8706..
  6. Refugees, United Nations High Commissioner for. «Refworld | More Than a Name: State-Sponsored Homophobia and its Consequences in Southern Africa» Refworld.
  7. «Queer Muslim women are making salaam with who they are» The Mail & Guardian 2017-02-10.
  8. «Sproquets 2007: gay & lesbian television festival on Triangle and Stratos Television, New Zealand» www.filmfestivals.com.
  9. «Gay role models awarded» News24 2003-12-16.

Kanpo estekak aldatu