Microscopium (konstelazioa)

Microscopium» orritik birbideratua)

Microscopium edo Mikroskopioa[1][oh 1]latinez: Microscopium— hego hemisferioan kokatzen den konstelazio txiki bat da, Nicolas-Louis de Lacaillek XVIII. mendean sortu zituen hamalau konstelazioetako bat ere bada. Izenak dioen bezala, mikroskopio bat irudikatzen du, begi hutsez behatu ezin daitezken objektuak ikusteko erabiltzen den gailu zientifiko bat. Ipar-hemisferiotik ia ezin dira ikusi konstelazioa osatzen duten izar ahulak.

Microscopium 
Datuak
LaburduraMic
GenitiboaMicroscopii
Sinbologiamikroskopio eta Anton van Leeuwenhoek
Eremua209,5 gradu karratu %0,508 gradu karratu (66. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
43
Izarrik distiratsuenaGamma Microscopii (itxurazko magnitudea 4,67)
Konstelazio mugakideakCapricornus, Sagittarius, Telescopium (konstelazioa), Indus (konstelazioa), Grus eta Piscis Austrinus
Behaketa
Igoera zuzena0 h 27,59 m eta 21 h 28,17 m artean h
Deklinazioa-45,09° eta -27,46° artean°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Iraila
+90° eta −45° latitude bitartean ikusgai.

Konstelazioko izarrik distiratsuena Gamma Microscopii erraldoi horia da. Guregandik 381 argi-urtera aurki dezakegu izar hau eta 4,68ko itxurazko magnitudea du. WASP 7 eta HD 205739 izarrek sistema planetarioak dituzte eta beste bi izarrek, AU Microscopii (nano gorri gaztea) eta HD 202628 (Eguzkiaren antzekoa) errauts diskoak dituzte. AU Microscopiik eta AT Microscopii nano gorrien sistema bitarrak sistema hirukoitz handi bat osatzen dute eta Beta Pictoris mugimendu taldearen kide dira. BO Microscopii izarra, Speedy Mic izenarekin ere ezaguna, errotazio oso azkarra duen izar bat da, zehazki, 9 ordu eta 7 minutukoa.

Historia aldatu

Mikroskopio konstelazioa osatzen duten izarrak garai batean ''Sagittariusen zangoak'' izenarekin ezagutzen zen gune batean daude kokaturik. MIcroscopium konstelazioa Lacaillek ezarri zuen 1751-1752 urteen bitartean, Le Microscope (Mikroskopio) izen frantsesarekin. Lacaillek hego hemisferiotik ikus zitekeen 14 konstelazio sortu zituen, zeruaren zati hau ezin zen Europatik ikusi eta beraz, zeru ezezagun honetan hainbat konstelazio asmatu zituen. Asmatu zituen konstelazio guztiek, batek izan ezik, ilustrazioa irudikatzen dituzten gailu zientifikoak ohoratzen dituzte.

Izar nagusiak aldatu

Espazio sakoneko objektuak aldatu

Konstelazio honetan ez daude espazio sakoneko objektu aipagarri asko, zenbait galaxiaz gain, astronomia zale arruntentzat ia ez dago ezer behatzeko.

Ikus, gainera aldatu

Oharrak aldatu

  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

Erreferentziak aldatu

  1. «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 20 or..

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Microscopium (konstelazioa)