Michelle Dominique Laxalt (Reno, AEB, 1954) eragile politiko estatubatuarra da[1], euskal jatorrikoa. Telebistako iritzigile gisa lan egiten du, eta batez ere lobby lanean edo aholkularitza politikoan, Washington hiriburuan[2].

Michelle D. Laxalt
Bizitza
JaiotzaReno1954ko uztailaren 25a (69 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaWashington
Familia
AitaPaul Laxalt
Seme-alabak
Jarduerak
Jardueraklobbyist (en) Itzuli eta iruzkingilea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

Washingtonian aldizkariak AEBetako hiriburuko 50 lobbista nagusien artean kokatu zuen 1993an[3]. The Laxalt Corporation izeneko aholkularitza zerbitzuaren buru da 1984tik. Alderdi Errepublikanoaren hainbat erakundetan parte hartu izan du.

Bizitza pertsonala aldatu

Paul Laxalt Nevadako gobernadore eta senatariaren alaba da, eta Adam Laxalt politikari errepublikanoaren ama da. Adam semea guraso bakar gisa hazi zuen amak, bere izena emanez, eta ez zen publikoki jakin bere aita Mexiko Berriko senatari Pete Domenici zela 2013. urtea arte[3]. Aitatasunaren gaia publiko egitearen arrazoia izan zen, batzuen iritziz, ezinbesteko maniobra goiztiarra zela Adamen karrera politikoa bultzatzeko[4].

Beste bi alaba ditu ezkontzatikoak: Victoria eta Therese MacDonald Laxalt[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Michelle Dominique Laxalt, legislative consultant. (Noiz kontsultatua: 2018-08-24).
  2. (Ingelesez) Arena Profile: Michelle D. Laxalt. (Noiz kontsultatua: 2018-08-22).
  3. a b (Ingelesez) Reeve, Elspeth. (2013-02-20). «Senator Had a Secret Son With Pundit Who Praised Him as a Great Dad» The Atlantic (Noiz kontsultatua: 2018-08-24).
  4. (Ingelesez) «Who is Adam Laxalt?» POLITICO Magazine (Noiz kontsultatua: 2018-08-24).