Michel Tournier

idazle frantziarra

Michel Tournier (Paris, Frantzia, 1924ko abenduaren 19a - Choisel, Frantzia, 2016ko urtarrilaren 18a) frantsesezko idazlea izan zen.

Michel Tournier

Bizitza
JaiotzaParisko 9. barrutia1924ko abenduaren 19a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaChoisel2016ko urtarrilaren 18a (91 urte)
Hobiratze lekuaChoisel
Familia
AitaAlphonse Tournier
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaTübingengo Unibertsitatea
Pariseko Letren Fakultatea
Lycée Pasteur (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, eleberrigilea eta haur literatura idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSaxon academy of arts (en) Itzuli
Bavariako Arte Ederren Akademka
Académie d'Arles (en) Itzuli
Alemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia
Goncourt Akademia
comité de lecture des éditions Gallimard (en) Itzuli

IMDB: nm0869675 Allocine: 35284
Musicbrainz: 0733e5ce-5d2e-480a-a1eb-f6398dd687df Discogs: 734673 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Zuzenbide, Filosofia eta Literaturako ikasketak egin zituen, Parisen eta Alemanian. Berehalako arrakasta izan zuen, bai kritikarien artean bai irakurleen artean. Izan ere, Vendredi ou les limbres du Pacifique (1967, Ostirala edo Pazifikoko linboak) lehen eleberriarekin, Frantziako Akademiaren Eleberri Saria irabazi zuen, eta bigarrenarekin —Le roi des aulnes (1970, Haltzen erregea)—, Goncourt saria. Tournierrek garrantzi handia eman zion lengoaiari eleberriaren idazketan. Garai bateko gaiak, mitoak eta elezaharrak baliatu zituen sarritan. Lehen eleberria, adibidez, Robinsonen mitoaren aldaera bat da: Robinson zibilizaziotik urrundutako bizimodu batera erakartzen du Ostiralek, eta ez alderantziz, Daniel Defoeren obran bezala.

Beste zenbait lan aipagarri: Le méteores (1975, Meteoroak), Gaspard, Melchior et Balthazar (1980, Gaspar, Meltxor eta Baltasar), La goutte d´or (1985, Urrezko tanta) eta Gilles et Jeanne (1983, Gilles eta Jeanne). Ipuingile gisa, aipagarriak ditu, besteak beste, Le coq de bruyère (1978, Basoilarra), Angus (1988), Barbedor (1980) eta Sept contes (1998, Zazpi ipuin). Saiakera ere idatzi du: Le vent Paraclet (1977, Paraklito haizea), Le vol du vampire (1981, Banpiroaren hegaldia), Célébrations (1999, Ospakizunak) eta Je m'avance masqué (2010).

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Tournier