Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Argazki-zuzendari aritu zen lehenbizi, eta 1958an zuzendu zuen, elkarlanean, bere lehen filma: Les Raquetteurs. 1963an, Pour la suite du monde egin zuen, eta urteko film hoberena hautatu zuten Kanadan; 1974ko Les Ordres filmak zuzendaritza hoberenaren saria irabazi zuen Montréaleko Zinemaldian. 1994an, Mon amie Max egin zuen. Telebistarako filmak ere egin zituen, hala nola Les Noces de papier (1990), baita film labur zein ertain ugari ere. Frantziako cinéma veritéren eragin nabarmena du bere obrak.

ErreferentziakAldatu