Mi bemol maior (Europako notazioan Mi♭M ere, eta notazio amerikarrean E♭) eskala maiorrek mi notatik abiatuta duen tonalitatea da; nota hauek osatzen dute: mi♭, fa, sol, la♭, si♭, do eta re. Armadurak hiru bemol ditu: mi♭, la♭, eta si♭. Minorren duen tonalitate erlatiboa do minorra da. Tonalitate homonimoa, berriz, mi bemol minorra da. Tonalitate enharmonikoa re sostenitu maior da.

Mi bemol maior

Musika
Tonalitate erlatiboaDo minor
Tonalitate paraleloaMi bemol minor
Notak
mi♭, fa, sol, la♭, si♭, do, re, mi♭

Do minor eskalako lan musikalak. Adibideak

aldatu

Konposizio klasikoa

aldatu

Beethovenen hainbat obra ospetsu daude tonalitate honetan, hala nola, Sinfonia "Heroikoa", Pianorako 5. kontzertua (Enperadorea), Pianorako 26. sonata (Agurrak), eta Hamargarren sinfonia hipotetikoa.

Oso tonalitate egokia da metalezko haize-instrumentuentzat. Horregatik, instrumentu hauek bakarlari gisa dituzten lan asko tonu honetan daude, esaterako:

  • Mozarten tronparako kontzertuetako hiru
  • Joseph Haydn 'Tronpetarako kontzertua' ospetsua
  • Anton Brucknerren 4. sinfonia ("Erromantika"), tronparako doinu garrantzitsu batekin lehen mugimenduan.

Chopinek obra batzuk konposatu zituen, hala nola Gauekoa, Opus 9, 2. zenbakia eta Andante spianatoa eta polonesa distiratsu haundia, Op. 22. Bestalde, Mahlerrek mi bemol maiorrean Milen sinfonia idatzi zuen.

 
Mi bemol maiorreko eskala

Abestiak

aldatu

Sarritan erabili da mi bemol maiorra gospel musikan. Kantu hauetan ere bai:

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu