Mezen[1] (errusieraz Мезень) Errusiako Komi Errepublika eta Arkhangelskeko oblasteko ibai bat da. Bere itsasoratzetik 30 kilometrora Mezen herritik igarotzen da, ibaiari izena ematen diona, eta bere ibilbideko beste hirietako bat Usogorsk da.

Mezen
Мезень
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera966 km
Geografia
Map
Koordenatuak63°26′30″N 48°44′20″E / 63.44167°N 48.73889°E / 63.44167; 48.73889
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Arkhangelsk oblasta
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera78.000 km²
Arro hidrografikoaMezen Basin (en) Itzuli
Ur-emaria866 m³/s
IturburuaTiman mendilerroa
Bokalea
()
Menzengo badia

Geografia aldatu

Mezen ibaiak 966 kilometroko luzera du, eta bere ibarrak 78.760 kilometro karratuko hedadura hartzen du. Bere iturria Timan mendilerroan du, Komi Errepublikan, Ural mendien mendebaldean eta orokorrean iparmendebalderanzko norantzan dihoa. Bere urak zuzenean Itsaso Zurian isurtzen ditu, Menzengo badia deritzonean.

Ibaia izoztua mantentzen da urriaren amaieratik edo azaroaren hasieratik apirilaren amaiera edo maiatzaren hasierararte. Mezen ibaia bere azken 200 kilometroetan da nabigagarria, Vashka ibaiarekin elkartzen den tokian. Udaberrian, bere nabigagarritasuna 681 kilometrotaraino luzatzen da (Makar-Iberaino), urtaro honetan 9500 metro kubiko segundoko emaria erregistratzen baita. Honako hauek dira bere ibaiadar nagusiak.

Hidrometria aldatu

Mezen ibaiaren emaria 29 urtez (1965etik 1993 arte) behatu da Malonisogorskayan, ibai hau bere ibaiadar nagusia den Vashka ibaiarekin elkartzen den tokitik 20 kilometro ibaian behera dagoen herri txiki batean, ibaiaren itsasoratzetik 199 kilometrora. Peza ibaiaren emari garrantzitsuak, beraz, ez daude zenbaki hauetan hartuak. Malonisogorskayan, epe honetan behatu den batez besteko emaria 649 metro kubiko segundokoa da drainatutako 56.522 kilometro karratuko hedadurarako, ibaiaren arro osoaren %72 inguru.

Ibaiaren arroan eroritako ur kopurua, honela, 362 mmra iristen da urtero, nahiko altutzat har daitekeena. Mezen emari handiko ibaia, baina, aldi berean oso ez erregularra da. Bi hazkuntza garai izaten ditu, udaberriko handiak eta udazkeneko txikiak.

Hazkuntza handiak maiatzean (hilabetean 2810 metro kubiko segundoko batez beste) eta ekainean gertatzen dira. Ekainaren bigarren erditik aurrera, ibaiaren emaria arrapaladan jaisten da lehen agorte bateraino, udan, abuztuan (353 metro kubiko segundoko). Irailean emaria berriz hazten da udazkeneko eurien eraginpean, grafikoan urrian tontortxo txiki bat eragiten duena. Ondoren neguko agorte luzea dator, abendutik martxorarte gertatzen dena, azken hilabete hau barne. Martxoan behatutako hilabeteko batez besteko emaria (gutxienezko agortea) 132 metro kubiko segundokoa da, maiatzean duen emaria baino 21 aldiz gutxiago eta urtaroetan jasaten dituen aldaketen zabaltasuna erakusten duena. Behaketa epeko 29 urteetan, hilabeteko gutxienezko emaria 102 metro kubiko segundokoa izan da (gutxienezko nabarmengarria) gehienezkoa 3.970 metro kubiko segundokoa izan den bitartean.

Mezen ibaiaren batez besteko emariak (m³/stan) Malonisogorskayako estazio hidrometrikoan neurtuak
(1965-93 epean kalkulatutako datuak, 29 urte)

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu