Ireki menu nagusia

Jarraian, Mexikoko demografia datu batzuk ageri dira:

Eduki-taula

Biztanleria eta pobreziaAldatu

2014ko datuen arabera, Mexikon 118.397 milioi pertsona bizi dira eta horietatik 53,3 milioi (%45,5) pobrezia egoeran bizi dira eta 11,5 milioi (%9,8) muturreko pobrezian[1].

Poliziak eragindako torturak eta tratu txarrakAldatu

2013an, 1.500 pertsonek salatu zuten Polizia tratu txarrak emateagatik. 2003az geroztik %600 ugaritu dira tortura salaketak eta horregatik, biztanleriaren %64k beldurra du torturatua izateko arriskuagatik. 2005 eta 2013 bitartean, 123 tortura kasu epaitu dira baina 7 zigor besterik ez dira jarri[1].

AEBtara migrazioaAldatu

Hogei milioi mexikar daude AEBtan, hau da, bertako biztanleriaren %6,5. 2007-2013 bitartean 47.000 migratzaile hil zituzten talde antolatuek AEBetarako bidaia egiten ari zirela. Bestalde, desagertuak gutxienez 70.000 migratzaile Mexikon 2007-2012 bitartean eta 40.000 gorpu daude identifikatu gabe[1].

Preso kopuruaAldatu

Mexikoko 419 kartzeletan 240.000 preso daude, hau da, 206 preso daude 100.000 biztanleko (preso gehien duen munduko zazpigarren herrialdea da). AEBak dira preso gehien duten herrialdea, 2.267.000 preso daude han, hau da, 730 pertsona 100.000 biztanleko[1].

NarkotrafikoaAldatu

Narkotrafikoak 85.000 hildako eta 22.000 desagertu utzi ditu. 2006an, narkotrafikoaren aurkako gerra Mexikon hasi zen Felipe Calderon presidentearekin[1].

Emakumeen aurkako indarkeriaAldatu

15 urte baino gehiago duten emakumeen %47k jasan dute noizbait erasoren bat bikotekidearen eskutik. 2012an, 2.764 emakume hil zituzten eta 2007-2012 bitartean %155 hazi da kopurua[1].

BahiketakAldatu

2013an, Mexikon 120.000 pertsona bahitu zituzten eta 1.698 (%1,4) bakarrik jarri zuen salaketa[1].

HilketakAldatu

2013an, 22.732 hilketa salatu ziren, hau da, 21,5 hilketa 100.000 biztanleko. AEBtan hilketa salaketa kopurua baxuagoa da, 4,7 hilketa 100.000 biztanleko eta Hondurasen, berriz munduko tasa handiena, 90,4 hilketa 100.000 biztanleko. Bortxa bidezko hilketa dira gizon gazteen heriotzaren jatorri ohikoena[1].

KrimenakAldatu

2013an, 10,7 milioi mexikarrek jasan zuten krimenen bat eta Mexikoko familien %40tan egon zen horrelako gertaeraren bat. Krimenen %90 salatu gabe gelditu zen[1].

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f g h i «DATUAK», Berria, 2014-11-30