Mesrop Maxtots[1] edota San Mesrop Armeniakoa (armenieraz: Մեսրոպ Մաշտոցtranslit.: Mesrop Maštoc (Taron, 362, Hatsik, Armeniako ErresumaVagharxapat, Armenia, 440ko otsailaren 17) armeniar fraide, teologo bat izan zen. Armeniar alfabetoaren sortzailea izan zen 405 urte inguruan, eta kristautasunaren hainbat adarretan santu bezala gurtua da: Erromatar Eliza Katolikoan, ortodoxoan eta Armeniako Eliza Apostolikoa.[2]

Mesrop Maxtots

Bizitza
JaiotzaSürügüden, 362 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaArmeniako Erresuma
Talde etnikoaArmeniarra
HeriotzaEjmiatsin440ko otsailaren 17a (77/78 urte)
Hobiratze lekuaTomb of Mesrop Mashtots (en) Itzuli
Hezkuntza
Doktorego ikaslea(k)Anania Syunetsi (en) Itzuli
Hizkuntzakarmeniera
greziera
persiera
Asiriera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, hizkuntzalaria eta Bibliaren itzultzailea
Santutegia
Otsailaren 17
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaArmeniako Eliza Apostolikoa

Musicbrainz: e56c04d9-ad17-4099-8dc6-8fd137e68c06 IMSLP: Category:Mesrop Edit the value on Wikidata
Mesrop 1776ko eskuizkribu batean.
Mesropen hilobia Oshakanen, Armenian.
Amarasko monasterioa (Artsakh). Alfabetoa erabili zuen lehen eskola armeniarra hor egokitu zen, V. mendean.

Biografia

aldatu

Lehen urteak

aldatu

Mesrop Maxtots Taronen jaio eta Vagharshapaten hil zen. Koriunek, bere apopilo eta biografoak, idatzi zuen Mesropek hezkuntza liberala jaso zuela, eta grezieraz, sirieraz eta persieraz ikasi zuela. Bere erudizioaren ondorioz, Mesrop Khosrov IV.a Armeniakoa erregearen idazkari izendatu zuten. Bere eginbeharra grekoz, persieraz eta sirieraz subiranoaren dekretu eta ediktuak idaztea zen.[3]

Erretiro garaia

aldatu

Baina Mesropek gortea utzi zuen Jainkoaren zerbitzurako bizitza emateko. Monje egin zen eta monasterio batera erretiratu zen aukeratutako lagun gutxi batzuekin. Han, Koriunen arabera, bizimodu zorrotza egin zuen, gosea eta egarria, hotza eta pobrezia jasanez. Barazkiz bizi zen, zilizio bat bakarrik janzten zuen, lurrean lo egiten zuen, eta sarritan gau osoak ematen zituen otoitz egiten eta Biblia aztertzen. Bizitza mota honekin jarraitu zuen urte gutxi batzuetan, eta ondoren egin zuen lan handirako prestatu zen.[4]

Armeniako alfabeto nazionala

aldatu

Armenia luzaz izan zen erromatarren eta pertsiarren arteko gudu-zelaia. 387an independentzia galdu zuen, eta Erromatar Inperioaren eta Persiar Inperioaren artean zatitua izan zen. Armeniako mendebaldea, orduan, erromatar jeneralek gobernatu zuten, bitartean, armeniar errege batek meneko bezala gobernatzen zuen Persiako lurraldea. Elizak politika bortitz horien eragina jasan zuen, nahiz eta independentzia zibilaren galerak eta lurraldearen zatiketak ez zuten suntsitzea lortu. Erlijio-jazarpenak jarduera handiagoa eragin zuen, eta kleroaren, nobleen eta herriaren batasuna eragin zuen. Garai honetako gertakari nagusiak armeniar alfabetoaren asmakuntza, liturgiaren berrikuspena, literatura nazional eta eklesiastikoaren sorrera eta harreman hierarkikoen berregokitzea dira. Prozesu horiekin hiru izen gailentzen dira: Mesropekin batera, Isaak Armeniakoa eta Vramshapuh erregea.

Mesrop, Shampith printzearen laguntzarekin, ebanjelioak predikatu zituen Golthn barrutian, Aras ibaiaren ondoan, jentil eta kristau disidente asko bihurtuz. Hala ere, zailtasun handiak izan zituen, armeniarrek ez baitzuten alfabeto propiorik: greziar, persiar eta siriar idazkerak erabiltzen zituzten, baina bakar bat ere ez zen egokia bertako hizkuntzaren soinu ugariak behar bezala irudikatzeko. Hortik, herriari erlijioaren hitza azalduko zioten itzultzaile eta interpreteen etengabeko beharra.[5]

Mesropek alfabeto nazional bat asmatzea erabaki zuen, zeinarentzat Vramshapuh erregeak eta Isaakek lagunduko ziotela agindu baitzuten. Armeniar biografoen arabera, Danieli, Mesopotamiako apezpiku bati, eta Rufinusi, Samosatako monje bati, kontsultatu zien, eta, haren laguntzarekin, behin betiko forma eman ahal izan zion armeniar alfabetoari, beharbada grezieratik egokituz.[6] Mesropen alfabetoak 36 letra ditu; beste bi (O luzea eta F) XII. mendean gehitu ziren. 406. urtean alfabetoa asmatu izanak armeniar literaturaren hasiera ekarri zuen, eta espiritu nazional baten eraketan faktore indartsua zela frogatu zuen. Halaber, Mesropi armeniarren hizkuntza eta literatura zor dizkiogu, zeren, bere lanik gabe, persiarrek eta siriarrek bere herria xurgatuko zuketen, eta ekialdeko beste nazio asko bezala desagertu.[7]

Alfabeto berriaren zabaltzea

aldatu

Beste batzuk bere asmakizunaren onuradun izan zitezen irrikaz, eta patriarkak eta erregeak sustatuta, Mesrobek eskola ugari sortu zituen herrialdeko hainbat lekutan. Bertan, gazteek abezedario berria ikasten zuten. Baina bere jarduna ez zen ekialdeko Armeniara bakarrik mugatu. Isaaken gutunez horniturik, Konstantinoplara joan zen, eta Teodosio Gaztea enperadorearen baimena lortu zuen armeniar jabetzetan predikatzeko eta irakasteko. Ondoren, Ekialdeko Armeniara itzuli zen bere misioen emaitzak patriarkari jakinaraztera, eta lehen aldiz pentsatu zuen beharrezkoa zela bere herrikideei erlijio-literatura ematea. Ikasle ugari bildu ondoren, batzuk bidali zituen Edesa, Konstantinopla, Atenas, Antiokia, Alexandria eta beste ikastegi batzuetara greziarra ikastera eta, etxerako bueltan, greziar literaturako maisu-lanak eramatera.

Erdi Aroko armeniar iturrien arabera, Mesropek, aldi berean, georgiar eta kaukasiar alfabetoak asmatu zituen. Aditu gehienek Iberiako Erresuma kristautzeko prozesuarekin lotzen dute georgiar idazkeraren sorrera. [8]

Azken urteak

aldatu

Mesrop bere gaztaroan ebanjelizatutako lekuak bisitatzera itzuli zen eta, 440. urtean Isaac hil ondoren, patriarkatuaren administrazio espiritualaz arduratu zen. Bere maisua eta laguna sei hilabetez bizirik atera zituen. Armeniarrek bere izena irakurtzen dute Mezaren Kanonean, eta otsailaren 19an ospatzen dute bere oroimena. Oshakan herrian dago lurperatuta, Ashtaraketik 8 kilometrora.[9]

San Mesrop Ordena

aldatu

1993ko uztailaren 26an, Armeniako Errepublikako gobernuak San Mesrop Maxtotseko Ordena ezarri zuen Mesrop Maxtots monje, teologo eta hizkuntzalari armeniarraren omenez. Armeniako Errepublikaren garapen ekonomikoan izandako lorpenengatik, zientzian, kulturan, hezkuntzan edo zerbitzu publikoan izandako lorpenengatik eta alor horiek sustatzen dituzten jarduerengatik ematen da Orden hori.[10]

Musika

aldatu

San Mesrop erlijio-konposizio ugari idatzi zituen. Hauek dira egozten zaizkion pieza batzuk:

  • «Մեղայ քեզ Տէր» (Megha Qez Ter, “Miserere zuri, Jauna”),
  • «Ողորմեա ինձ Աստուած» (Voghormea indz Astzvats, “Erruki zaitez nitaz, Jaungoikoa”),
  • «Անկանիմ առաջի քո» (Ankanim Aadgi Qo, “Zure aurrean gurtzen naiz”) y
  • «Ողորմեա» (Voghormea, “Miserere”).

Dokumentala

aldatu
  • 1988an Mashtots filma egin zen. Zuzendaria Levon Mkrtchyan izan zen, Artashes Martirosyan gidoi batekin. Narratzailea Sos Sargisyan izan zen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu