Meroveo[1] (c.411 - 457) frankoen erregea izan zen, Merovingiar leinuaren aitzindaria ere bai, berak izena eman baitzion. Bere erregealdia 448 urtetik 457 urtera luzatu zen.

Meroveo
Portrait Roi de france Mérovée.jpg
Frankoen erregea

Bizitza
Jaiotza ezezaguna, 415 (egutegi gregorianoa)
Heriotza ezezaguna, 457 (egutegi gregorianoa) (41/42 urte)
Familia
Aita Chlodio
Seme-alabak
Leinua Merovingiar leinua
Jarduerak
Jarduerak monarka

Kondaira baten arabera bere aita zen Klodion "Kalpartsua" eta itsas munstro baten elkartzetik jaio omen zen, hortaz Frantziako tronuaren oinordekotzaren jatorria beti ere itsasoan legoke.

Frantziako hirugarren erregea izan zen, printze honen jaiotza arazo bat da. Batzuek diotenez, Klodionen semea zen. Beste batzuen ustez soilik bere familiakoa zen. Dena dela, izen hau zeraman printze batek frankoen errege izan zela ziurtatuta dago, baita Klodionen seme batekin erregetzarako lehia izan zuela. Historialari gehienez ustez Meroveo Katalauniako guduan (Châlon-en-Champagne) erromatarren alde borrokatu zen, bertan Flavio Aezio erromatarrak Atila hunoa garaitu zuen.

Printze hau hamar urtez erregetzan egon ondoren hil zen. Historiak ez du zenbat seme-alaba izan zituen edota erreginaren izenik aipatzen, azken hau bere ondorengoa izan zen Txilderiko I.aren ama litzateke.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Meroveo  


Aurrekoa
Klodion
Frankoen errege
Merovingiar leinua

448457
Ondorengoa
Txilderiko I.a