Merkuriade XIV. mendeko[1] mediku, zirujau eta unibertsitate irakaslea izan zen. Erdi Aroan ezagutzen den emakume mediku bakarrenetarikoa da. Bere bizitzari buruzko datu gehienak ez dira ezagutzen, ez jaiotza ezta heriotza data ere[2]. Salernoko Medikuntza Eskolan ikasi eta irakatsi zuela dakigu, hala ere. De Febre Pestilenti, De Curatio eta De Ungentis tratatuak idatzi zituen[3].

Merkuriade
Bizitza
JaiotzaXIII. mendea
Heriotzaezezaguna ( urte)
Jarduerak
Jarduerakmedikua, zirujaua eta unibertsitateko irakaslea

Salvatore de Renzik XIX. menden Salernoko medikuntzari buruz egindako ikerketan Constanza Calenda, Abella eta Rebecca Guarnakoarekin batera aipatzen den lau emakume medikuetako bat izan zen[4]. Talde honi Mulieres Salernitanae izena ematen zaio[5][6].

Erreferentziak aldatu