Marketin arloan, merkatu-segmentazioa marka batek aurrera daraman marketin-estrategia bat da, produktu generikoa gainditu eta merkatuan ezaugarri bereziak dituen produktuaren bertsio ezberdin bat diseinatu eta merkaturatzeari ekiten diona, merkatu-segmentu izeneko kontsumitzaile talde jakin bati zuzenduz eta horrela enpresak produktu bereziarekin produktu generikoarekin baino etekin edo balio erantsi handiagoa lortuko duelakoan. Adibidez, garbikaria ekoizten duen enpresa batek osagai ekologiko eta usain goxodun garbikari bat merkaturatzeari ekiten dionean, ezaugarri bereziak dituen produktuaren bertsio bat diseinatzen ari da, merkatu-segmentu edo mota jakin bateko erosle multzo batentzat.

Merkatu-segmentazioa garatzeko hainbat irizpide dago. Adibidez, adinari buruz sortu eta gara daitezke produktu berriak (gazteei begira, agureei begira, ...). Merkatu-segmentaziorako irizpideak lau multzoetan sailka daitezke:

  • irizpide geografikoak: herrialdea, klima.
  • irizpide demografikoak: adina, generoa, familiaren tamaina, lanbidea.
  • irizpide psikografikoak: nortasuna, bizimodua.
  • jarrerazko irizpideak: merkearen bilatzaileak, markarekiko leialtasuna.

Merkatu segmentazioaren helburuak

aldatu

Eraginkortasuna eta enpresa baten arrakasta lortzeko, merkatu-segmentazioa teknikarik onenetako bat izan daiteke. Prozedura era egokia egiten bada, merkatu-segmentazioari esker, modu zehatzagoan asetuko dira kontsumitzaileen beharrak.

Marketin-estrategien erabilera metodikoak enpresaren epe luzerako aurreikuspenak erraztu ditzake izango ditu; izan ere, talde jakin batengana jotzean, bezero horien beharrak ezagutzeko eta gure produktuarekiko edo zerbitzuarekiko duten gogobetetasuna ezagutzeko gai izango dira enpresek. Estrategia pertsonalizatua denez, bezeroak fidelizatzeko aukera ere emango du, bezeroak gusturago geratuko baitira.

Enpresa batengandik zer espero den edo zer nahi den zehatz-mehatz jakin dezakeenez, kostuak murriztuko dizkio enpresari, bete beharreko helburu argiak baititu eta norengana jo behar den, hau oso aplikagarria da publizitate kanpainak sortzeko. Erakargarri senti daitezkeen bezeroei kanpaina espezifikoak egin diezazkieke, eta, horrela, salmentak handitu.

Merkatu-segmentazio baldintzak

aldatu

Merkatuaren segmentazioa ez da beti aplikagarria. Merkatuek baldintza batzuk bete behar dituzte taldeka banatu ahal izateko. Irizpide horietako bat eta segmentazio-teknika zuzena den ala ez erabakitzeko kontuan hartu beharreko lehenengo irizpidea, sortutako taldeak homogeneoak diren eta elkarren artean  heterogeneoak diren da, hau da, talde bat ezaugarri berdinez osatuta egotea (homogeneotasun intrasegmentala), sortutako beste talde batean betetzen ez direnak (heterogeneotasun intersegmentala).  Talde horiek tamaina handikoak izan behar dute, errentagarria izan dadin enpresak haiengana jotzea eta haiekin irabaziak lortzea, bezero potentzialak baitira, eta ez dira izango guztiak erosleak. Azkenik, baldintza hori betetzen den ondorioztatu ahal izateko, talde neurgarriak izan behar dute kokalekuko biztanleriari buruzko aurretiazko azterketak eta talde horietako partaideek.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.