Merkataritza-baltzu
Merkataritza-zuzenbidean, merkataritza-baltzua edo merkataritza-sozietatea[1] bi pertsona edo gehiagok, bazkide izenekoak, bere ondasunak eta lana batera jarriz eta etekin ekonomikoa eskuratzeko helburuarekin, jarduera ekonomiko bati ekiten dioten baltzua edo elkartea da, legediak ezarritako legeak eta baltzuan adosturiko estatutu-arauak errespetatuz. Merkataritza-baltzuak merkataritza-erregistroan eman behar dute izena bere jarduera abiarazi ahal izateko. Horretarako, baltzuak hainbat izaera juridiko ditu aukeran, hala nola kooperatiba, baltzu anonimoa eta erantzukizun mugatuko baltzua.
Merkataritza-sozietate motak
aldatuErantzukizun mugatuko sozietatea
aldatuBeren erantzukizuna beren ekarpenetara mugatuta dago eta beraz, bazkideek ez dute baltzuaren zorrengatik erantzuten. Baltzuaren zorrengatik baltzuaren ondareak soilik erantzungo du. Sozietate kapitalista gisa aurkezten da, non kapitala partaidetza sozialetan banatuta egongo baita, bazkide guztien ekarpenekin integratuko baita, eta horiek ez dute erantzukizun pertsonalik izanen zor sozialengatik.[2]
Sozietate anonimoa
aldatuKapitala akzio izeneko partaidetza-tituluetan banaturik duten baltzu kapitalista da. Akzio horien jabeak, bazkide izenekoak, enpresaren jabeak dira, euren esku dituzten akzioen kopuruaren arabera. Aldi berean, bazkide bakoitzaren erantzukizuna akzio horien baliora mugatzen da, bere nortasuna eta akzio horietaz gainera duen ondarea kontuan hartu gabe eta hortik dator anonimo izendapena.[3]
Kooperatiba
aldatuEkonomia, gizarte eta kultura helburuetarako bazkide izeneko pertsonek osatzen duten borondatezko merkataritza-baltzu autonomoa da. Erakundearen jabetza bazkideena da eta bere kudeaketa demokratikoa da, bazkideen artean. Bazkide guztiek eskubide eta eginbehar berdinak dituzte eta irabaziak beraien artean banatzen dira.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Sozietatea». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2021-04-04.)
- ↑ Mateos, Susana Maria Urbano; Mateos, Susana Maria Urbano. (2018-09-24). «Zer da erantzukizun mugatuko sozietatea?» Economía Finanzas (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
- ↑ Arcoya, Encarni; Arcoya, Encarni. (2021-06-29). «Sozietate anonimoa: zer da, ezaugarriak, abantailak eta nola sortu» Economía Finanzas (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Kooperatiba bat sortu Ohiko galderak» www.elkarlan.coop (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
Ikus, gainera
aldatuKanpo-estekak
aldatu
Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |