Merindad de Cuesta-Urria

Merindad de Cuesta-Urria Burgosko probintziako Merindadeetako eskualdean dagoen udalerria da.

Merindad de Cuesta-Urria
Espainiako udalerria
Castillo de las Cuevas.jpg
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaBurgosko probintzia
Alkatea Alfredo Beltrán Gómez (en) Itzuli
Izen ofiziala Merindad de Cuesta-Urria
Posta kodea 09515
INEk ezarritako kodea 09213
Geografia
Koordenatuak 42° 54′ 00″ N, 3° 23′ 30″ W / 42.9°N,3.3916666666667°W / 42.9; -3.3916666666667Koordenatuak: 42° 54′ 00″ N, 3° 23′ 30″ W / 42.9°N,3.3916666666667°W / 42.9; -3.3916666666667
Mapa municipal Merindad de Cuesta-Urria.png
Azalera 122 km²
Altuera 894 m
Mugakideak Villarcayo de Merindad de Castilla la Vieja, Medina de Pomar, Lausa Harana, Gaubea, Valle de Tobalina, Trespaderne eta Merindad de Valdivielso
Demografia
Biztanleria 291 (2020)
Red Arrow Down.svg−6 (2019)
alt_left 134 (%46)163 (%56) alt_right
Dentsitatea 2,39 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00
Matrikula BU
merindaddecuestaurria.burgos.es

GeografiaAldatu

Udalerria La Tesla mendilerroaren hegalean dago, muino txikiak dauden ordoki txiki batean. 121,87 km²-ko azalera du.

Osatzen duten herriakAldatu

Udalerriak 24 alkate-auzotan banatua dago, udaletxea Nofuentesen dago.

  • Ael
  • Almendres
  • Baillo
  • Casares
  • Cebolleros
  • Extramiana
  • Hierro
  • Lechedo
  • Mijangos
  • Nofuentes
  • Paralacuesta
  • Pradolamata
  • Quintanalacuesta
  • Quintana Entrepeñas
  • Quintanillas (Las)
  • Quintanilla-Montecabezas
  • Ribamartín
  • San Cristóbal de Almendres
  • Santa Coloma
  • Urria
  • Valdelacuesta
  • Valmayor de Cuesta Urria
  • Villamagrín
  • Villapanillo
  • Villavedeo

DemografiaAldatu

Garapen demografikoa
1991 1996 2001 2004
602 524 513 500

Udalerrian 500 pertsona bizi dira, km² bakoitzeko 4,10.

HistoriaAldatu

Bisigodoak Mijangosetik gertu finkatu ziren VI. mendearen inguruan. Geroago, leku horretan, Merindadeetako bizigunerik zaharrenetariko bat, Oñako monasterioari ordaindu beharreko zergak zehazten zituen agiria izan zen.

XIV. mendean Montealegre gaztelua eraiki zen La Tesla mendilerroan, Merindade osoa kontrolatzeko asmoz.

XVIII. mendean, Cuesta-Urria Gaztela Zaharreko Merindade zaharretatik banandu zen. XIX. mendean berrantolatu zen, gaurko lurraldea sortuz eta udaletxea Nofuentesen finkatuz.

Leku interesgarriakAldatu

PolitikaAldatu

2007ko udal hauteskundeetan PPk 242 boto eta 6 zinegotzi lortu zituen (2003an 216 eta 4); PSOEk 70 boto eta zinegotzi bakarra lortu zuen (2003an 161 eta 3). Abstentzioa % 27,65 izan zen.

Kanpo estekakAldatu