Merenra II.a

Merenra Nemtyemsaf edo Merenra II.a, Egiptoko VI. dinastiako seigarren faraoia izan zen, Jürgen von Beckerathen arabera, K.a. 2194tik K.a. 2193 arte gobernatu zuena.

Merenra II.a
Abydos KL 06-06 n39.jpg
Merenra: Abidoseko Errege ZerrendaCommons-logo.svg Irudi gehiago
Faraoi


Pepi II.a - Nitokris
Bizitza
Jaiotza K.a. XXIII. mendea
Herrialdea Antzinako Egipto
Heriotza K.a. XXII. mendea ( urte)
Familia
Aita Pepi II.a
Ama Neith
Ezkontidea(k) Nitokris
Anai-arrebak
Leinua Egiptoko VI. dinastia
Jarduerak
Jarduerak subiranoa

Bere aita Pepi II.aren oinordekoa izan zen, eta, ziuraski, erregealdi labur bat izan zuen.

Errege zerrenda batzuetan aipatua da, baina bere erregealdian gertaturiko gertakarien froga arkeologikorik ez dago.

Abidoseko Errege Zerrendan, Merenra Dyefaemsaf bezala agertzen da. Saqqarakoak ez du aipatzen. Manetonek, Mentesufis deitzen du, eta urte beteko erregealdia izan zuela dio.

Turineko Errege Kanona garai honi dagokion zatian oso kaltetua dagoena, Pepi II.ari dagokion "90 urte" jartzen duen lerro baten ondoren, zati bat baino ez da mantentzen, "urte bat" jartzen duen zeinuekin, Merenra II.aren erregealdiaren balizko iraupena. Hurrengo izena zuen zatia, galdu egin da, ziuraski, bere arreba eta emazteari zegokiona, Manetonek Nitokris deitzen duena, dinastia honetako azken faraoia.

Bere izena, lehenago, Antyemsaf bezala irakurtzen zen, ez zehatza bezala hartzen den irakurketa.


Aurrekoa
Pepi II.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko VI. dinastia
Ondorengoa
Nitokris