Merced kalea (Iruñea)

Merced kalea (mapa batzuetan, Mesede kalea) Nafarroako hiriburua den Iruñeko Alde Zaharreko kale bat da, Nabarreriako burguan.


Merced kalea
Kokapena
AuzoaIruñeko Alde Zaharra
Nabarreria
UdalerriaIruñea
Probintzia Nafarroa
Herrialdea Euskal Herria
Map
Deskribapena
Luzera210 m
MugakXabier kalea eta Juan Albretekoa kalea
Lotzen dituAndre Maria Erreginaren plaza eta Telleria kalea

Kokalekua aldatu

Compañia kalea eta Xabier kalearen arteko kalegurutzean hasi, Compañia plaza parean, eta Joanes Albretekoa kalean amaitzen da, Labrit pilotalekuaren parean.

Telleria kalea kale honekiko elkartzut batzen zaio.

Historia aldatu

Nabarreriako beste inguruak bezala, Pompaelo hiri erromatarraren parteetako bat zen. Labritera ematen duen aldean harresiz kanpoko ingurua zegoen. Bertan aurkitu da Erromatar Inperio garaiko lurperatzen bat, adibidez[1]. Cardo Maximus kalea Dormitaleria bazen ere, Merced kalea horrekiko paraleloa da. Kaleko 6-8 eta 5-9 zenbakien azpian aurkitu dira III-IV. mendeko erromatar harresiaren zati bat eta zortzi metroko diametroa zuen dorre bat[2][3][4]. Harresiak 4,5 metro zabal eta 0,8-1,1 metroko altuera zuen, baina Labriten zegoen hegiaren gainean eraikita zegoenez, haritz enborrezko zutabeak zituen zimentu gisa[2]. Badirudi harresi horiek azkar eraiki zirela, ziurrenik erasoen beldur; izan ere, material asko berrerabili ziren, tartean hilobietako harriak, euren epigrafeekin. Valerius, gens Aemilia eta Elio Atiano izeneko hiru pertsonen epigrafeak aurkitu dira[5].

1154an Antso VI.a Nafarroakoak baimena eman zuen juduak Nabarrerian kokatzeko. Iruñeko judutegia harresien aurkako alde horretan ezarri zen, tartean Merced kalean[2]. Kalearen amaieran "Iturri zaharra" izeneko atea ireki zitzaion harresiari[2]. 1276an Nabarreriako gerran juderia suntsitu zen, eta lau urte beranduago kexatu ziren, eurek ez zutelako gerran parte hartu, baina euren auzoa kaltetu zelako. 1325ean juderia berriz altxatuta zegoen, eta kristauen erasoak ez jasotzeko babes bat eraikia harresiaren kontrako aldean[2]. Merced kalearen ekialdeko aldeak "Barrio de Suso" izena zuen garai horretan. Kaleak bi izen zituen: juderiaren barnekoa Kale Nagusia zen[6] eta alde kristauak Rua de los Peregrinos, Compañia kalearekin batera[7]. Sinagoga 1542an eraitsi zen eta bertan eraiki zen Mercedeko komentua[2]; hala ere, izenak izen, Dormitaleria kalean dago eraikin hori. Kalearen 57-59-61 zenbakietan egindako ikerketa arkeologiko batean menorah bat aurkitu zen[6].

Ondarea aldatu

Herri kulturan aldatu

Merced kalean jaio zen Aitor Etxarte Berezibar; horren ondorioz, bere seme Hedoi Etxartek poesia bat eta abesti bat eskaini zion bideo batean[8].

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Domínguez, Ande Erce; González, Raquel Unanua. (2015). «Enterramientos de época romana en la calle Labrit 33, Pamplona» Trabajos de Arqueología Navarra (27): 247–255. ISSN 2530-5816. (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  2. a b c d e f Martínez Martínez, Sergio. (D.L. 2017). Pamplona en la Edad Media : historia y desarrollo urbano. B.A.B ISBN 978-84-617-8471-4. PMC 1027667552. (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  3. Lacabe, R. E., & Urmneta, M. U. (2009). Una fíbula tipo Aucissa con sello procedente de Pompelo-Pamplona. In Limes XX: XX Congreso Internacional de Estudios sobre la Frontera Romana= XX International Congress of Roman Frontier Studies (León). Vol. 3 (No. H, p. 457).
  4. García-Barberena, María; Unzu, Mercedes; Zuazúa, Nicolás; Zuza, Carlos. (2021-05-07). «Murallas bajo el suelo de Pamplona. La evolución de las fortificaciones a la luz de los hallazgos arqueológicos» Trabajos de Arqueología Navarra (31 32): 117–189.  doi:10.35462/TAN31-32.4. ISSN 2530-5816. (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  5. (Gaztelaniaz) Frías, Javier Velaza. (2011-12-16). «Crónica de epigrafía antigua de Navarra III:» Príncipe de Viana (253): 169–176. ISSN 2530-5824. (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  6. a b (Gaztelaniaz) Aguirre, Mikel Ramos; Valenzuela, Luis Francisco Labé; Delgado, Ana Carmen Sánchez. (2011-12-16). «Arqueología y cultura judaica:» Príncipe de Viana (253): 121–133. ISSN 2530-5824. (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  7. Uranga, J. J. (1952). La población de la Navarrería de Pamplona en 1350. Príncipe de Viana, 13(46), 67-108.
  8. Hedoi Etxarte, Ion Celestino, Moisés No Duerme, Amaia Espinosa – Merced karrikatik gatoz. (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea