Ireki menu nagusia

Menosca (antzinako grezieraz: πὀλις) Ptolomeok aipatutako barduliarren lurraldeak osatzen zuten civitatesen bat izan zen.[1]

Menosca
Eskualdea Hispania Tarraconensis
Historia
Kultura(k) Barduliar, erromatar
Metropolia(k) Antzinako Erroma

Bere kokapena ezezaguna da: badaude Hernanin, Zarautzen, Getarian edo Donostian kokatu dutenak. Edonola ere, kostaldean zegoen Deba eta Oiasso artean.

Zarauzko indusketakAldatu

Andre Maria parrokian edo Santa Maria La Real elizaren azpian egindako indusketa lanak 1997an hasi ziren. Horiei esker, Burdin Arotik aurrera topatutako aztarnak agertu ziren. Erromanizazio garaiko Gipuzkoako aztarnategi garrantzitsuenetariko bat dela esan eta dokumenta dezakegu, kalitate handiko eraikuntzak baitaude, Aroaren bukaeratik K.o. V. mendera arte doan okupazio-kronologian.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1.   Emborujo, A., Ortiz de Urbina, E. & Santos, J. (1992) «Reconstrucción paleogeográfica de autrigones, caristios y várdulos» Complutum (2): 449 .