Mendiko txirrindularitza

Mendiko txirrindularitza bizikleta arrunt batek baino gurpil eta koadro indartsuagoak dituzten mendiko bizikletak baliatuz egiten den kirola da.

Mendi bizikletako probak 1 edo 2 ordu ingurukoak izaten dira, normalean zirkuitu bati hainbat itzuli emanez.

HistoriaAldatu

XX. mendeko 80ko hamarkadan eratu zen kirol hau, Estatu Batuetan. Azkar hedatu zen, eta 1990. urtean, lehenengo mundu txapelketa egin zen Durangon (Estatu Batuak). Gurean, europako leku gehienetan bezala, 90eko hamarkadan izan zuen gorakada nabarmena eta talde eta txapelketa asko antolatu ziren. Mendiz Mendi eta Mendibike taldeak 1991. urtean eratu ziren, adibidez.

Euskal Herrian, hainbat txapelketa egin dira eta egiten jarraitzen dira. Adibidez, Euskadiko Open, Hego Euskal Herriko Kopa eta Arabako Challengea.

Gurean, Iñaki Lejarreta izan da txirrindulari onena espezialitate honetan. Orbea taldean zegoen auto batek Iurretan harrapatu zuen arte.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.