Mendigaña

Euskal Herriko mendia

Mendigaña, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Euskalerriko mendien katalogoan izateak salbatzen du Mendigaña erabateko ahazturatik. Seguruenik, Zarikieta mendilerroko gailurrik altuena izateagatik sartuko zuten zerrendan. Hala ere, mendizale gutxi barneratzen dira inguruko pinudi zabal, ilun eta isiletan. Txangoa aberastu nahi izanez gero, hurbileko Peña Roya edo Txurtxur bitxia aukera ederra da, baita Llegorbemendi eta Kubilar mendi apal baina gailur ireki eta harrizkoak ere. On egin!

Mendigaña
Datu orokorrak
Garaiera1.110 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°49′37″N 1°16′26″W / 42.827°N 1.274°W / 42.827; -1.274
MendikateaZarikietako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Mendigaña, http://www.euskal-herria.org/.