Mendi Harritsuetako sukar

Mendi Harritsuetako sukarra gaixotasun infekziosoa da, Rickettsia ricketsii bakterio patogenoak sortua. Zoonosi bat da (hots, animaliengandik gizakiengana transmititzen den gaitza).

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Gaitzak sortutako larruazaleko ohiko exantema besoan
Deskribapena
Motaspotted fever (en) Itzuli, rickettsiosia
eritasuna
Espezialitateainfektologia
Arrazoia(k)Rickettsia rickettsii
Sintoma(k)prodromoa, sukarra, hotzikara, mialgia, artralgia, buruko mina, goragalea, oka, Sudurreko odoljarioa, primary affect (en) Itzuli, Negela, Gangrena gaseosoa, insomnioa, hiperestesia, paralisia, paraplegia, hemiparesia, Koma, Ikterizia, esplenomegalia, idorreria
Takikardia
Patogenoaren transmisioaakain bidezko transmisio
Azterketa medikoamiaketa fisiko, Hemograma, Immunofluoreszentzia, ELISA, Polimerasaren kate-erreakzioa
biopsia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakdoxiziklina eta Kloranfenikol
Identifikatzaileak
DiseasesDB31130
MedlinePlus000654
eMedicine000654
MeSHD012373
Disease Ontology IDDOID:0050052

Gaixotasuna AEBetako lurralde hartan (Mendi Harritsuetan) antzeman zen lehenbizikoz, XX. mendearen hasieran. Gaur egun Ipar zein Hego Amerikan hedatuta dago. Europan beste Rickettsia batek, Rickettsia conorii-k, antzeko gaitza sortzen du (Mediterraneoko botoi-sukarra[1]), baina Mendi Harritsuetako sukarrik ez dago.

Gaitza larria da, eta tratatu ezean gaixoen %25 hiltzen da.

AEBetan urtero gaitz honetako 500-2.500 kasu agertzen dira, ugariagoa izanik umeen artean [2]

Etiologia eta patogenia aldatu

Kaparren bidez transmititzen da gaitza. Kaparrek hozkada egiterakoan bakterio patogenoa odolean inokulatzen dute [3]. Arriskutsuak dira kaparrak eramaten dituzten abereak. Gaitza ez da pertsonen artean transmititzen.

Rickettsia guztiak zelula barneko parasito hertsiak dira. Odolean sartzerakoan, mikrobio patogenoak odol-hodien endotelioan dauden zelulak infektatzen dituzte. Zelula horien barnean hazi eta ugaltzen dira bakterioak, eta gero apurtzen dituzte. Odol-kapilarretan sortutako kalteak larruazaleko negal exantemikoa eragiten du, diagnostikorako asko laguntzen duena [4].

Sintoma klinikoak aldatu

Inkubazio epea 1-2 aste bitartekoa da. Sintomak ez dira oso espezifikoak: sukarra, giharretako mina (mialgiak) eta buruko mina; geroago larruazaleko exantema agertu ohi da: hanketan eta besoetan hasten da, eta gorputz osora zabal daiteke (gaixo guztiek ez dute garatzen exantema hori, ordea).

Infekzioa beste organo batzuetara heda daiteke (garuna, bihotza, gibela...), eta odolaren koagulazio arazo larriak sortu.

Diagnostikoa aldatu

Ez da erraza, bakterio eragilea ezin baita laborategian kultibatu, duen birulentzia apartagatik. Froga serologikoen bidez (bakterio patogenoaren aurkako antigorputzak antzematen) baieztatzen da diagnostikoa, baina froga horiek ez dira positiboak infekzioa hartu eta aste gutxi batzuk pasatu arte. Ondorioz, diagnostiko goiztiarra hein handi batean sintoma klinikoetan datza (azaleko exantemak eta datu epidemiologikoek asko laguntzen dute), eta sendagilearen trebetasunean ere. [4]. [5]

Tratamendua aldatu

Tratamendu antibiotiko goiztiarrak (tetraziklinak edo kloranfenikol dira aukerako antibiotikoak) gaitza ondo kontrolatzen du.

Erreferentziak aldatu

  1. Osasun saila. (2018ko urriak 3). Sukar exantematiko mediterraneoa zaintza protokoloa. Eusko Jaurlaritza (Noiz kontsultatua: 2020-05-03).
  2. Rocky Mountain Spotted Fever-Statistics and Epidemiology Centers for Disease Control. Retrieved 2016ko maitzaren 26an
  3. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:961 orr.
  4. a b Ingraham, J.L., Ingraham, C. Introducción a la Microbiologia Vol. 2, Ed. Reverté, (1998), 679-680 orr. IBSN: 84-291-1871-3
  5. Bailey, Scott: Diagnóstico Microbiológico, Ed. Panamericana (2002), 605-607 orr IBSN: 84-7903-810-1

Kanpo estekak aldatu