Mendebaldeko Bug
Mendebaldeko Bug[1] (ukraineraz: Західний Буг, Zakhidnyy Buh; bielorrusieraz: Захо́дні Буг, Zakhodni Buh; polonieraz: Bug) Ekialdeko Europako ibaia da, Narew ibaiaren adarra. 830 kmko luzera eta 39.420 km²ko arroa ditu. Dnieper–Bug ubideak Dnieper ibaiarekin lotzen du.
Mendebaldeko Bug Bug (pl), Західний Буг (uk) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 772 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 49°53′34″N 25°01′00″E / 49.8927°N 25.0166°E |
Estatu burujabe | Ukraina |
Oblast | Voliniako oblasta |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 73.470 km² |
Arro hidrografikoa | Narew Basin (en) |
Ur-emaria | 110 m³/s |
Lakuak | Zegrze Reservoir (en) |
Iturburua | Podolian Upland (en) |
Bokalea | Narew |
Ibilbidea
aldatuIturburua Ukrainako Lviveko oblastan dauka. Iparralderanzko norabidea hartzen du eta 363 kilometroan zehar, Polonia-Ukraina eta Polonia-Bielorrusia nazioarteko mugak egiten ditu. Bielorrusiako Brest hirian norabidea aldatu eta mendebalderantz jotzen du Polonian barneratuz. Azkenik, Serock herritik hurbil, Narew ibaira isurtzen da.
Uholdeak
aldatuIbaiak sarritan egin du gainezka azken 60 urtetan eta uholde handiak eragin ditu. Uholde aipagarrienak 1979an eta 1999an izan ziren.
Erreferentziak
aldatu- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2013-7-6).
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mendebaldeko Bug |
- (Ingelesez) Bug River Britannica.com
Artikulu hau Poloniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |