Menahem ben Aaron ibn Zerah

Menahem ben Aaron ibn Zerah (Lizarra, XIV. mendeko lehen herena- Toledo, 1385eko uztaila) nafar rabbi eta legelaria izan zen.[1]

Menahem ben Aaron ibn Zerah
Bizitza
JaiotzaLizarra, 1310
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaToledo, 1385 (egutegi gregorianoa) (74/75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakhebreera
Irakaslea(k)Joshua ibn Shuaib
Judah ben Asher (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakerrabinoa eta poeta
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Biografia aldatu

Menahemen aita zen Aaronek Frantziako Erresuma utzi zuen 1306ko egozketan eta Lizarran geratu zen. 1328ko martxoaren 5 eta 6ko pogromean Menahemen gurasoak eta lau anai txikiak erailak izan ziren. Menahem hildakotzat eman eta aitaren lagun batek bizirik atera zuen. Joshua ibn Shuaib irakaslearekin bi urte ikasi ondoren, Alcalára joan eta Joseph ibn al-'Aishrekin Talmud eta Tosafot ikasi zituen. Judah ben Asher irakasle nagusia izan zuen. 1361ean Menahemek Joseph ibn al'Aish ordezkatu zuen Alcaláko rabbi. Zortzi urte eman zituen postuan Talmuden iraskaslea ere izanik.[2]

Gaztelako Gerra Zibilean, Menahemek bere ondasunak galdu eta Toledoran joan zen non Samuel Abravanelen babesa izan zuen. Ikasteari ekin eta Toledon 1385eko uztailean hil zen.

Zedah la-Derek aldatu

Abravanelen omenez, Menahemek Zedah la-Derek (Ferrara, 1554) idatzi zuen.[3] Lege-kode hau nahiko bitxia da, sarreran azaltzen denez, printzeekin eta juduak ez direnekin harremanak dituzten maila goreneko juduentzat eginda dagoelako. Hori dela eta, ez da oso zorrotza. Gainera, ez da oso zabala: oinarrizko legeak baino ez du azaltzen.

Erreferentziak aldatu

  1. Ernest Renan; Adolf Neubauer. Ecrivains Juifs. , 361 or..
  2. Kayserling, Meyer. Geschichte der Juden in Spanien und Portugal. , 84 or..
  3. Zedah la-Derek (Ferara, 1554)

Kanpo estekak aldatu