Melitta Bentz

Alemaniar enpresaburua, ekintzailea

Melitta Bentz, jaiotzez Amalie Auguste Melitta Liebsche (Dresden, Alemania, 1873ko urtarrilaren 31Porta Westfalica, 1950ko ekainaren 29a) asmatzaile eta ekintzaile alemaniarra izan zen, 1908an kafe-iragazkia garatu zuena.[1]

Melitta Bentz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAmalie Auguste Melitta Liebscher
JaiotzaDresden1873ko urtarrilaren 31
Herrialdea Alemania
HeriotzaHolzhausen1950eko ekainaren 29a (77 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakekintzailea
Lantokia(k)Dresden

Biografia aldatu

Lehen urratsak aldatu

Dresdenen jaio zen Melitta. Editore baten alaba izan zen. Etxekoandrea zela, Melitta konturatu zen iraztontziak motz geratzen zirela kafea iragazteko orduan. Edarian hondarrak geratzen zirela eta lihozko poltsak garbitzea zaila suertatzen zela. Hainbat aukera probatzen jardun ondoren, Willi semearen eskola-ariketen liburuko paper lehorra erabili zuen eta letoizko poto bat. Horrela, ezpurutasunik eta zapore mingotsagorik gabeko kafe bat lortzera heldu zen, arrakasta handia izan zuena eta emaitza ikusi ostean, negozio bat jartzea erabaki zuen.[2]

Patentea aldatu

Kaiserliche Patentamt-ek (Patente Inperialaren Bulegoak) patente bat eman zion 1908ko ekainaren 20an, eta abenduaren 15ean, M. Bentz izenarekin sartu zen konpainia erregistroan.

 
Melitta Kafe-iragazkia

Gailuak egiteko estañista bat kontratatu ondoren, 1909ko Leipzigeko azokan 1.200 kafe iragazki saldu zituzten.[3]

Negozioa aldatu

konpainiako lehenengo langileen artean Hugo senarra eta Horst eta Willi semeak egon ziren. Lehen Mundu Gerra piztu zenean, zepelinen eraikuntzan erabiltzeko materiala konfiskatu egin zen, bere senarra berriz, izendatu eta Errumaniara bidali zuten.[4] Papera errazionatu egin zuten, eta kafea inportatzea ezinezko bihurtu zen britainiarren blokeoaren ondorioz, negozioa eten egin zen. Egoerari aurre egiteko, kartoia salduz lortu zuen bizirautea.[5]

Gerra ostean, negozioari berriro ekiteko, Dresdenera joan ziren. 1928rako produktuen eskaria hain handia zenez, bere 80 langileek txanda bikoitzak egin behar izaten zituzten. Dresdenen hazten jarraitzeko tokirik aurkitu ezin izan zutenez, 1929an Mindenera joan ziren, ekialdeko Westfaliara. Ordurako enpresak 100.000 iragazki baino gehiago ekoitziak zituen.

Bere seme Horstek hartu zuen konpainiaren kontrola, 1930ean eta "Bentz & Sohn" izatera pasa zen. 1932an, Melitta-Werke Aktiengesellschaft negozioaren gehiengoa Horst eta Williri eman zien, baina negozioan jarraitu zuen, bere enplegatuak zaintzen. Enplegatuek gabonsariak jaso zituzten, opor egunak urtean 6 egunetik 15 egunera igon zitzaizkien eta lan-astea 5 egunera murriztu zitzaien. Betzek "Melitta sistema" sortu zuen, konpainiako langileentzako gizarte-funtsa.

Bigarren Mundu Gerra sortu zenean ekoizpena berriz eten zen eta konpainiak gerra-ahaleginarekin laguntzeko agindua jaso zuen. Gerra amaitu ondoren, langileak hainbat instalazio inprobisatutan birkokatu zituzten, izan ere, lantegia administrazio aliatuaren behin-behineko egoitza bihurttu zen eta hamabi urtez mantendu zuen erabilera. 1948an, iragazkiak eta papera ekoizteari ekin zioten berriro. Melitta Holzhausenen hil zenean Porta Westfalican, 1950ean Konpainiak 4,7 milioi marko alemaniar eskuratuak zituen.

Legatua aldatu

Melitta Bentzen bilobek, Thomas eta Stephen Bentzek, kontrolatzen dute Melitta Kg Taldea, Minden egoitza duena Ipar Renania-Westfalia ekialdean, 3.300 langilerekin eta 50 konpainiarekin.[6]

Sariak aldatu

  • 1910ean, konpainiak urrezko domina irabazi zuen Higieneko Nazioarteko Erakusketan.
  • 1910ean Sajoi Ostalarien Elkartearen zilarrezko domina bat.jaso zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) null. (2018-09-08). «Melitta Bentz, la mujer a la que le debemos los filtros de café» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  2. «Melitta 100 Jahre: 100 Years of Melitta Our brands - Your Trust» web.archive.org 2008-10-01 (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  3. (Gaztelaniaz) «La extraordinaria historia de Melitta Bentz y el intragable café que impulsó a los derechos laborales» abc 2018-08-05 (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  4. (Ingelesez) «Melitta Bentz y la gran revolución del café en filtro» Revista Fórum Café (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  5. (Alemanez) «Melitta Group» Melitta Corporate Site (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  6. (Gaztelaniaz) «El perfecto café, Melitta Bentz (1873-1950) | Ciencia y más» Mujeres con ciencia 2016-06-17 (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).

Kanpo estekak aldatu