Mein liebster Feind - Klaus Kinski

Mein liebster Feind - Klaus Kinski (alemanez, Nire etsai maitea, Klaus Kinski) 1999an egindako film dokumentala da, Werner Herzog alemaniar zuzendariak egina Klaus Kinski aktorearekin eduki zuen harreman trumoitsuaren ingurukoa.

Mein liebster Feind - Klaus Kinski
Jatorria
Argitaratze-data1999
Jatorrizko izenburuaMein liebster Feind
Jatorrizko hizkuntzaalemana
Jatorrizko herrialdeaAlemania
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala eta Film biografikoa
Iraupena95 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Werner Herzog
Gidoigilea(k)Werner Herzog
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaLucki Stipetić (en) Itzuli
[[Kategoria:Lucki Stipetić (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaWerner Herzog Filmproduktion (en) Itzuli
[[Kategoria:Werner Herzog Filmproduktion (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaJoe Bini (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaPopol Vuh (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaPeter Zeitlinger
Argumentu nagusiaaktorea eta Klaus Kinskia
Historia
Nominazioak

IMDB: tt0200849 Filmaffinity: 862133 Allocine: 21254 Rottentomatoes: m/my_best_fiend Allmovie: v180024 TCM: 443620 Metacritic: movie/mein-liebster-feind---klaus-kinski TV.com: movies/my-best-fiend-klaus-kinski Netlix: 60000511Edit the value on Wikidata

Klaus Kinski aktoreak eta Werner Herzog zuzendariak bost filmetan egin zuten lan elkarrekin. Amazoniako trilogia deitu izan dena, "Agirre edo Jainkoaren haserrea", "Fitzcarraldo" eta "Cobra Verde", bien arteko elkarlanetik ateratako perlak dira. "Nere etsai maitea" honetan Herzogek harekin egindako ibilbidearen errepasoa egiten du Kinski hil eta 8 urtera, aktore eta pertsona ero bezain harrigarri baten biografia bere erara osatuz[1]. Trilogiaz kanpoko beste bi filmak izan ziren Nosferatu: Phantom der Nacht (1978) eta Woyzeck (1978).

Etsaigoa, haserreak eta egoera zailak erakusteaz gain, Herzogek Kinskiren talentuari zion errespetu handia ere ikusi daiteke dokumentalean. Horretarako elkarrizketatu zituen Eva Mattes (Woyzeck) eta Claudia Cardinale (Fitzcarraldo) . Emakumezko bi aktore hauekin egindako elkarrizketak iradokitzen dute Kinskik alde lasaiago bat ere bazuela. Pelikularen azken sekuentzian, Kinski tximeleta batekin jolasten ikusten dugu Peruko oihanean.

ErreferentziakAldatu

  1. zangutano. «Mein liebster Feind - Klaus Kinski» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-24).

Kanpo estekakAldatu