Megiddoko gudua (K.a. XV. mendea)

Wikimediako argipen orri
Megidoko gudua» orritik birbideratua)

Megiddoko gudua Antzinako Egiptoko gudarosteek eta Kanaango koalizio basailu baten artean gertatutako gudua izan zen. Egiptoko indarren komandantea Tutmosis III.a zen, Kanaandarrak Kadesheko erregeak gidatzen zituelarik. Historian detaile nabarmenarekin erregistratutako lehenengo gudua izan zen. Megiddoko guduan ere lehen aldiz arku konposatua erabilera lehen aldiz agertzen da idatzita eta hildakoen kontaketa egin zen lehen gudua izan zen. Guduko kontakizuneko iturri guztiak Egipton daude, batez ere Amun-Re Tenpluan dauden hieroglifoetakoak, Tebasen, gaur egungo Luxor.

Megiddoko gudua
Tutmosisen lehen Levanterako kanpaina
Tel Meggidoko gaur egungo airetiko argazkia.
DataK.a. 1457ko apirilaren 16a
LekuaMegiddo, Kanaan
Koordenatuak32°35′07″N 35°11′04″E / 32.5853°N 35.1844°E / 32.5853; 35.1844
EmaitzaEgiptoarren garaipen erabakigarria
Gudulariak
Egiptoko Inperio Berria Kanaan
Qadesh
Megiddo
Mitani
Buruzagiak
Tutmosis III.a Durusha, Kadeshko erregea[1]
Indarra
10 000-30 000 soldadu[2][3] 10 000[3][4] -20 000[3] soldadu
Galerak
Ezezaguna 83 hildako, 340 priso, 924 gurdi eta 200 armadura[3]

Egiptoarren antzinako kontakizunak dio gudua hirugarren denboraldiko lehen hilabeteko 21. egunean izan zela, Tutmosis III.aren erregealdiaren 23. urtean. Kalkulu ezberdinak egin dira, baina litekeena da K.a. 1457ko apirilaren 16an gertatu izana, nahiz eta K.a. 1482 edo 1479. urteak ere eman diren data posible gisa.

Megiddoko guduan Egiptok irabazi zuen eta Kanaango indarren galbidea izan zen. Azken hauek, ihesean, Megiddoko hiriaren babesa bilatu zuten. Horren ondorioz Megiddoko setioa hasi zen, zazpi hilabetez luzatu zena. Guztira 4.000 egiptoar eta 8.300 kanaandar hil ziren, 1.000 egiptoar zauritu eta 3.400 kanaandar atxilotu zituzten.[5]

Antzinako Egiptok Levantearen gaineko kontrola eskuratu zuen guduaren ondorioz, eta Tutmosis III.ak inoiz Egiptoko Inperio Berriak izandako hedapenik handiena eskuratu zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. Battle Of Megiddo
  2. Battles That Changed History: An Encyclopedia of World Conflict. Spencer Tucker, pp. 3, ABC-CLIO, 2010.
  3. a b c d Thutmose III: a military biography of Egypt's greatest warrior king. Richard A. Gabriel, pp. 92, Potomac Books, Inc., 2009.
  4. Ancient Egyptians: The Battle of Megiddo (2003). Part 1 of 5 (Ingelesez)
  5. (Ingelesez) Nelson, Harold Hayden. (1913-01-01). The Battle of Megiddo .... University of Chicago (Noiz kontsultatua: 2017-04-16).

Kanpo estekak aldatu