Medeak

Euskal talde transfeminista.

Medeak euskal talde feminista erradikala da.

Medeak
Sorrera2000. urtea
LekuaDonostia
Amaiera2020. urtea

Ibilbidea aldatu

Sorrera aldatu

Plazandreok taldean zeuden zenbait emakume gaztek Medeak talde donostiarra 2000. urtean sortu zuten. Feminista etiketarekin identifikatzeaz gain, bazterretan daudenenak ere bere egin dituzte: bollera erradikalak, transexualak, putak, beltzak... Transfeminismoan kokatu ziren. Beraien hausnarketa politikoak identitatea-, indarkeria matxista- eta gorputzen erregulazioari buruzkoak izan dira. [1][2][3]

 
Josebe Iturrioz EHko 5. Jardunaldi Feministetan
 
Kattalin Miner-Nagore Iturrioz-MEDEAK

2003. urtean lesbianismoa kategoria politiko bezala aldarrikatzen hasi ziren. Pospornoa, sexufobia eta prostituzioaren inguruko edota kapitalismoari aurre egiteko aliantzei buruzko hausnarketak sustatu dituzte. [4] Kide batzuk: Josebe Iturrioz, Nagore Iturrioz,[5] Aurora Iturrioz, [6] Ana Txurruka,[7] Lore Etxeberria eta Kattalin Miner.[8]

"Bi errealitate, egoera, aldaketa, gurutzatzen diren testuinguru batean kokatzen da Mesedeak: batetik, komunikaziorako eta ideia zein informazioa zabaltzeko, teknologia berrien erabileran; eta bestetik, feminismoaren subjektu politikoaren eraldaketa... Transfeminismoak, trans aurrizki horrekin, feminismoaren subjektua zabaltzeko ahalegina egiten du. Trans horrek esan nahi du transexuala, esan nahi du transnazionala, transbertsalitateaz hitz egiten digu... Uler dezagun, nolabait, feminismoaren subjektuak ez dituela errealitate asko bere gain hartzen «emakumeak» dioenean. Hala, trans horrek bollerak, beltzak, putak, txiroak... beregain hartzea du helburu, eta, noski, horien harteko harremanak kontuan hartzea." [9]

Medeak taldeak Donostian, Euskal Herrian, eta Espainiako Estatuko hainbat txokotan borroka transfeministaren erreferente izan dira, aldarrikapenak eta borrokak atera dituzte kalera, eta mobilizazioak, hitzaldiak, performanceak eta bestelako ekintza eta jarduera ugari antolatuz.

Disoluzioa aldatu

2020ko uztailaren 6an, sortu eta hogei urteren buruan, talde transfeministak bere jarduna eteteko erabakia adierazi zuen komunikatu baten bidez.[10][11]

Argi dugu, eta hala gorpuztu dugu, Medeakek bere bidea eta ekarpenak egin dituela herri honetan, zein hainbaten bizi eta gorputzetan. Urte hauetan guztietan, mila modu eta garaietan Medeaken parte izan garen guztiok sentitzen dugu gure bizitza jarri dugula bertan, gure gorputza plazan, eta gure prestutasuna Euskal Herriko zein beste herrialde batzuetako Mugimendu Feministekin elkar-lanean. Transfeminismoaren sorreraren testigu ez ezik, sortzaile ere sentitu gara, eta hortaz, baita jendarteratzaile ere. Bide ederra izan da hau, bidelagun ezin hobeekin eskutik egindakoa, eta utzitako alearekin harro egiten dugu agur hau. Bide ederra izanagatik ere, ez da beti samurra izan, baina argi dugu, eztabaidatu eta hainbat ikuspegirekin aurrez-aurre hitz egitea ere aberasgarria izan dela. Gorputza, desira, transexualitatea, bollerismoarekin… matraka emandakoak gara, eta akaso hala gogoratuko gaituzue askok, gure bigoteak eta fustak eskuan, festa, desira eta sexualitatea politikaren erdian jartzen tematuta. Eta hori guztia izan gara eta bagara, baina badakigu horren guztiaren, zein bilera, manifestazio, jardunaldi, topaketa, poteo eta dantzen bidez, elkarrekin gauza asko erakitakoak ere bagarela.[12]

Argitalpenak aldatu

  • Gorputz intsumisoen uluak II [9]
  • Manifestu TransFeminista [13]
  • Violencia y transfeminismo. Una mirada situada..[14]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Nor gara» MEDEAK 2014-05-27 (Noiz kontsultatua: 2017-08-30).
  2. «Josebe Iturrioz: «Ez dakit gizonezkoa ala emakumezkoa naizen. Ez dakit zein punturaino nahi diodan galdera horri erantzun itxi bat eman»» Irutxuloko Hitza 2019-02-07 (Noiz kontsultatua: 2019-06-18).
  3. «"Sarritan, berdintasun politikekin ez gara bazterkeria arriskuan dauden emakumeengana iristen"» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-18).
  4. El transfeminismo callejero de Medeak | Periódico Diagonal. (Noiz kontsultatua: 2017-08-30).
  5. (Gaztelaniaz) Iturrioz, Nagore. «Nagore Iturrioz, autor en pikara magazine» pikara magazine (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  6. Lizarralde, Mikel. «Langileak edo jazarriak» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-08-30).
  7. «"Sarritan, berdintasun politikekin ez gara bazterkeria arriskuan dauden emakumeengana iristen"» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-08-30).
  8. Lore Etxeberria eta Kattalin Miner: "Sexuaz gehiago hitz egiten dugu sexua bera praktikatu baino". (Noiz kontsultatua: 2017-08-30).
  9. a b Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak. EDO, 59-72 or. ISBN 978-84-940489-5-1..
  10. «Medeak talde transfeministak bere jarduna etetea erabaki du» Irutxuloko Hitza 2020-07-06 (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  11. ««Desegiteko erabakia ez da katarsi bat izan, pixkanaka gorpuzten joan den zerbait baizik»» Irutxuloko Hitza 2020-09-10 (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  12. (Gaztelaniaz) medeak. (2020-07-06). «Plazer bat izan da / Ha sido un placer» MEDEAK (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  13. Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak. EDO, 73-74 or. ISBN 978-84-940489-5-1..
  14. (Gaztelaniaz) Transfeminismos. Epistemes, fricciones y flujos. Txalaparta, 73-80 or. ISBN 978-84-15313-66-3..

Kanpo estekak aldatu

Wikidatan datu irekiak daude honi buruz: Medeak