May Simón Lifschitz
May Simón Lifschitz (Corrientes, Argentina, 1995eko maiatzaren 17a) argentinar-daniar aktorea eta modeloa da. Ezaguna da Netflixeko Warrior Nun telesailean Chanel izeneko pertsonaia antzezteagatik. Danimarkako Vildheks, Yes No Maybe eta Christian IV produkzioetan ere antzeztu du.
May Simón Lifschitz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Corrientes, 1995eko maiatzaren 17a (29 urte) |
Herrialdea | Danimarka |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta modeloa |
Bizitza
aldatuCorrientesen jaioa, Argentinan; Danimarkan hazi zen. Aita argentinarra eta ama daniarra dituenez daniar herritartasuna du.
16 urterekin hasi zen modelo. Adidas eta Victoria's Secret etxeen publizitate kanpainetarako lan egin izan du. 2015ean antzezteari ekin zion.