Ireki menu nagusia

Maximino Daia (latinez: Gaius Valerius Galerius Maximinus; 270eko azaroaren 20 - 313ko uztaila edo abuztua) erromatar enperadorea izan zen 308tik hil zen arte.

Maximino Daia
Daza01 pushkin.jpg
Erromatar enperadorea

311ko maiatzaren 1a (egutegi gregorianoa) - 313 (egutegi gregorianoa)
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
Jaiotza Gamzigrad Itzuli270eko azaroaren 20a
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza Tarso, 313 (42/43 urte)
Heriotza modua suizidioa
Leinua Tetrarkia
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta nekazaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Antzinako Erromako erlijioa

Oso jatorri apala zuen, Daia izenarekin artzain izan baitzen bere estreinako urteetan. Armadan sartuta, gizarte mailaz gora egin ahal izan zuen, eta, 305ean, Galerio osabaren eskutik, zesar titulua eman zioten. Siria eta Egipto haren agintepean geratu ziren orduan.

308an, Lizinio enperadore izendatutakoan, augusto titulua aldarrikatu zuen. Galerio hil zenean, 311n, Asiako probintzia guztien gobernua eskuratu zuen.

Orduan, Liziniok eta Konstantinok bat egin zuten. Maximino Daia Maxentziorekin aliatu zen. 313an, Liziniok Maximino garaitu zuen. Maximinok ihes egin behar izan zuen, eta ihesean zihoala hil zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maximino Daia Aldatu lotura Wikidatan