Star Warseko fikziozko unibertsoan Maximilian Veers Jenerala Inperio Galaktikoko soldadu bat bezala hasi zen eta Jeneral handi bat bezala amaitu zuen pertsonaia bat da.

Maximilian Veers
Star Warsen unibertso hedatua eta Star Warsen unibertsoa
Argitalpena
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa

Maximilian Veers familia langile batean jaio zen eta inperioaren armadara batu zen AT-ATen pilotu bezala ospe handia lortuz. Darth Vaderrekin lan egin zuen eta Heriotzaren Eskuadroira.

Veersek AT-ATen diseinu berezi bat enkargatu zuen, "Haize bolada" deritzona, ohikoa baino blindatu eta potenteagoa, Zaloriis planetan. Baina Zaloriis planetako biztanleak matxinatu egin ziren, Veers preso hartu zuten eta hil ez zituzten soldadu gutxiak Veersekin batera gartzelaratu zituzten. Exekutatua izan baino pixkat lehenago, Darth Vader eta bere armada iritsi ziren eta Veers salbatu zuten. Haize Bolada 1 Fondor II hirira eraman zuten (honela inperioko planeta ontziolagatik deitua) non amaitua izan zen. Zaloriiseko guduan erabili zuen Maximilian Veersek AT-AT aurreratu hau lehen aldiz, emaitza bikainak lortuz.

Veers Jeneral izateko hautatua izan zen, eta bere talentuaren ondorioz Darth Vaderren errespetua lortu zuen. Behin Sithak Hoth planetako sisteman ezkutatua zegoen base errebeldea aurkitu ondoren, Veersi azaleko erasoaren buru izango zela esan zioten, Ozzel almiranteak bere biziarekin ordaindu zuen akats bat egin baitzuen. Hala ere, Veersek garaipen handi bat lortu zuen, ezkutu sortzailea suntsituz eta Bow komandantearen 501 Legioko infanteriaren laguntza jasoz eta hala Darth Vaderren lurreratzea erraztuz.

Kanpo estekak aldatu