Maxentzioren basilika

Maxentzio edo Maxentzio eta Konstantinoren basilika (latinez Basilica Maxentii et Constantini), batzuetan Basilika Nova (Basilika berria) bezala ezaguna, Erroman (Italia) dagoen antzinako eraikin bat da. Erromatar enperadore Maxentziok hasi zuen IV. mendearen hasieran, eta Konstantino I.ak amaitu zuen, Maxentzioren garailea izan zena. Monumentu hau, Erromaren zati honetan, hiriaren bihotzean eraikitako inperioaren garaiko azken eraikina eta handiena da. Ziur asko, bolumenari dagokionez, Antzinaroan eraikitako aretorik handiena da.

Maxentzioren basilika
Basilica di Massenzio
RomaBasilicaMassenzioDaPalatino.JPG
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Rome (en) Itzuli
Italiako udalerriRoma Capitale (en) Itzuli
HiriaErroma
PlazaErromatar foroa
Kokapen fisikoa Velian Hill (en) Itzuli
Koordenatuak 41° 53′ 30″ N, 12° 29′ 18″ E / 41.89176°N,12.48822°E / 41.89176; 12.48822Koordenatuak: 41° 53′ 30″ N, 12° 29′ 18″ E / 41.89176°N,12.48822°E / 41.89176; 12.48822
Historia eta erabilera
Irekiera312
Arkitektura
Dimentsioak 65 (altuera) m
Azalera 6.500 m²
Ondarea
Majentzioren basilika,Erroma

KokapenaAldatu

Basilika zibil hau Erromako erdigune monumentalean eraiki zen, antzinako Velia muinoan, Palatino mendia eta Eskilino mendia lotzen zituena. Ez da Erromatar Foroaren parte zentzu hertsian (nahiz eta gaur egun gune arkeologikoan dagoen, Velia muinoaren hegaletaraino hedatzen dena), baizik eta honen ondoan dago. Basilika zibil hau Sakra bidearen ondoan eraikia izan zen, Erromatar Foroaren eta Venusen tenpluaren artean.

FuntzioaAldatu

Antzinako Erroman, basilika, justizia administraziora eta merkataritza tratuetara zuzendutako eraikin erromatar garrantzitsuenetako bat zen. Baliteke jainkoen estatua ugari egotea hormetan dauden horma-hobietan. Basilika honen funtzio nagusia, zehazki, hiriko prefektuaren jarduera judiziala hartzea izan zen, hiriko kargu administratiborik garrantzitsuena behe inperioko garaian. IV. mendean, Secretarium Senatus, Senatuko kideekin zerikusia zuten prozesuetarako erabiltzen zen auzitegiaren egoitza, Curia Juliatik Majenciako basilikako iparraldeko abside ingurura aldatu zen.

Konstantino eta bere ondorengoen azpian, eraikin mota hau kristau gurtzako toki handien diseinurako oinarri bezala aukeratua izan zen, ustez, forma basilikalak, ohiko tenplu greko-latindarren diseinuenak baino lotura pagano gutxiago zituelako eta kongregazio zabalak baimentzen zituelako. Horregatik, basilika hitza eliza edo katedral handi baten sinonimo bihurtu zen.

HistoriaAldatu

Antzinako iturrietan basilikari Basilica Nova, Basilica Constantini edo Basilica Constantiniana.

AntzinatasunaAldatu

Eraikuntza, foroaren iparraldeko zatian hasi zen, Majentzio enperadorearen pean, IV. mendearen hasieran (308-312), baina ez zen amaitu 312. urtera arte, Konstantinok, Milvio zubiko guduan Majentzio garaitu ondoren. Eraikina, Bakearen tenplutik gertu eraiki zen, ziuraski utzia egongo zen garai hartan, baita Venus eta Erromaren tenplutik ere, honen berreraikuntza, Majentzioren hirigintza esku-hartzeetako bat izan zelarik.

Bai indusketek, bai Forma Urbis Severianaren oinplanoak, puntu honetan antzina Domizianoren garaiko konplexu erabilgarri handi bat altxa zela frogatu dute, simetrikoki, Sacra via summaren beste aldean altxatzen zen antzeko beste baten aurrez-aurre zegoena (XIX. mendeko indusketetan oso suntsitua, Erdi Aroko eraikuntza batekin nahastu zutelako). Eraikin zaharrago honen zati bat Horrea Piperianoek, piperbeltz eta espezien biltegiek betetzen zuten.

Erdi AroaAldatu

Gaur egun basilikatik geratzen den guztia iparraldeko nabea da, hormigoiz egindako bere hiru kanoi-gangekin. Hegoaldeko alboko nabea eta erdikoa, ziur asko, 847ko lurrikararen ondorioz suntsituta geratu ziren. Majentzio basilikaren gerokotasun arkitektonikoa izugarria da, eta garai honetan hasi zen: XI. mendean 1/5 eskalako kopia bat egin zen San Valeriano eta San Filiberto de Tournus abadeen atarian. 1349an, nabeko ganga beste lurrikara batean erori zen.

Aro ModernoaAldatu

XV. mendean basilikako marmol zatiak berreskuratu ziren, eta gaur egun kontserbatzaileen jauregiko patioan kontserbatzen dira. Errenazimentuan, arkitekto handi guztiek miretsi eta Vatikanoko San Pedro basilikako naberako kopiatu zuten. Lurrikaratik bizirik atera zen zutabe bakarra, Paulo V.a aita santuak eraman zuen Santa Maria Nagusiaren plazara 1613an, Bakearen zutabea eraikitzeko, non gaur egun oraindik bertan ikus daitekeen.

Basilikaren izena laster galdu zen, eta hondar erraldoiek Templum urbis izena hartu zuten. XIX. mendearen hasieran soilik, Antonio Nibbyk berriz identifikatu zuen, honek eztabaida bizia izan zuenalarik Carlo Fearekin identifikazioari buruz. XIX. eta XX. mendeetan, oraindik ere, estazio askotako arkitektura inspiratu zuen, Europan eta Estatu Batuetan.

Basilikaren kanpoko horman, via dei Fori Imperiali deritzonari begira, Erromatar Inperioaren sorreraren hainbat etapa erakusten dituzten mapa garaikideak daude, Benito Mussoliniren erregimen faxistan gehituak izan zirenak. Mussoliniren "Erromatar Inperio Berria" irudikatzen zuen mapa bat, harresitik kendu zuten gerra ondoren. Borroka ekitaldiak hemen ospatu ziren 1960ko Erromako Olinpiar Jokoetan.

DeskribapenaAldatu

Eraikinak oinplano basilikala du, angeluzuzena, hormigoizko plataforma angeluzuzen baten gainean altxatua, 100 metro luze eta 65 metro zabal. Hiru nabetan banatuta dago, ekialde-mendebalde orientazioari jarraituz. Bere forma eta oinplanoa kristau aroan kopiatua izan zen lehen elizak eraikitzeko, hiru habearteko oinplano angeluzuzenarekin eraiki zirenak.

Erdiko habeartea alboetakoak baino luzeagoa eta altuagoa zen (80 x 25 m). Opus caementiciumeko ertz edo gurutzeriazko hiru ganga handiz estalia zegoen, lurraren gainetik 35-39 metrora esekiak, 14,5 metroko altuerako marmol prokonesiozko lau pilare handitan sostengatuak, bakoitza bere amaieran atxikia. Marmolezko taulamendu bat eraiki zen, honen, hormetan partzialki txertatutako blokeen hondakinak baino geratzen ez direlarik.

Alboko habearteek 16 metroko zabalera eta 24,5 metroko altuera zuten. Tradizionalak izan beharrean, hiru ataletan banatuak zeuden, euren artean komunikatuak, baita erdiko habearterantz ere. Bere hiru sekzioak, marmolezko zortzi zutabe monolitikoz bananduak eta artikulatuak daude, 14,5 metroko altuera eta 54 metroko zirkunferentzia dituztenak, antzinako Erromako handienak. Habearteak hiru kanoi-ganga erdizirkularrez estalita zeuden, habeartearekiko perpendikularrak. Habearteetako gangak kasetoi oktogonalen bidez arinduta zeuden. Kasetoi oktogonal horiek oraindik ikus daitezke bizirik dirauen aldean, iparraldeko alboko habeartean. Terma inperial handietan bezala, basilikak barne espazio zabala erabili zuen bere eragin emozionalarekin.

Majentzioren proiektuaren sarrera nagusia ekialdeko zatian zegoen. Sarrerak 8 metroko sakonera zuen eta ekialdeko fatxada osoa inguratzen zuen. Areto horretan bost sarrerek ahalbidetzen zuten basilikara sartzea: hiru erdiko habeartera eta bat alboetako bakoitzera. Absidearen kontrako alde laburraren gaineko sarrera honek, gerora lehen basilika kristauetan ohikoa izan zen antolaketa bat irudikatzen du.

Kontrako muturrean, erdiko nabearen burualdean, abside bat irekitzen zen, bi zutabe aurretik zituela. Bertan, estatua kolosal bat jarri zen, zati bat marmolez eta beste zati bat egurrez eta brontze urreztatuz eraikia, 12 metroko altuera zuena. Estatuak, jatorrian, Majentzio bera irudikatzen zuen, eta, ondoren, Konstantino I.aren ezaugarriekin berritua izan zen, bizirauten duten marmoka zati batzuk, 1487an aurkituak izan ziren, eta, gaur egun, Kanpidoglioko Kontserbadoreen jauregiko patioan daude. Burua bakarrik zen 2,60 metrokoa eta oina 2 metrokoa. Basilikaren ipar-mendebaldeko izkina Bakearen foroaren hormari gehitzen zitzaion, horrela, Erromatar Foroaren eta Carinae (Suburra) inguruaren artean zegoen komunikazio bidea amaitzen zelarik. Maxentziok pasabide bat eraikia zuen eraikinaren ipar-mendebaldeko izkina honen azpian, lau metroko zabalera eta 20 metroko luzera zuena.

312an Milvio zubian Majentzio garaitu ondoren, Konstantino I.ak basilika amaitu gabe aurkitu zuen, eta lanari berriz ekitea erabaki zuen, baina hasierako proiektua aldatuz. Iparralde-hegoalde ardatz berri bat sortu zuen. Iparraldetik, bigarren abside bat eraiki zuen, lehenengoa bezain handia (15 metroko zabalera). Baliteke egitura-arazoak gainditzeko diseinatzea. Labe ganga batez estalia zegoen, eta hormetan, bi ordenaren gaineko estatuak gordetzen zituzten nitxoak zeuden. Hormatik irteten ziren mentsuletan bermatzen ziren zutabe txikiez osatutako edikuluz inguratuta zeuden nitxoak. Absidearen hondoan manposteriazko podioa zegoen, epaileen epaimahaia hartzeko egina. Konstantinoren amaierari egotzi ohi zaion esku-hartzea, horren ordez, seguruenera beranduagotzat jo behar da (ziurrenik IV. mendearen amaieran), abside berriaren zimenduen maila altuenak frogatzen duen bezala.

Eta hegoaldean, Sakra bidera ematen zuenak, bigarren sarrera bat ireki zuen. Hegoaldeko sarrera hau XIX. mendeko indusketetan aurkitu zen. Lau zutabe (tetrastilo) eta arkupeko fusteak dituen irteten den ataripe batez osatuta dago. Sarrera horretara trenbidearen eta Veliaren arteko desnibela gainditzeko eraikitako harmaila batetik sartzen zen. Eraikinaren kolorea, suntsitua geratu aurretik, zuria zen. Eraikina, esteka bertikal ugariz ere hornitua zegoen: ipar-mendebaldeko angeluko harlangaitz-hormaren barruan, eskailera kiribil bat zegoen, gaur egun bost maila geratzen zaizkiona; beste eskailera bat, berriz, hego-ekialdeko beste angelu batean zegoen.

MaterialakAldatu

Basilika hau eraikitzeko erabilitako materialak hormigoia, adreilua eta marmola izan ziren.

EgituraAldatu

Bere hormen lodierak (6 metroraino) eta eraikinaren tamaina handiak, une hartan, Erromako monumenturik nabarmenenetako bat bihurtu zuten. Bere eraikuntzaren garaian, eraikitako egiturarik handiena izan zen, eta, honela, erromatar termetako zein ohiko basilika erromatar bateko alderdiak bere gain hartzen zituen eraikin bakar bat da. Garai hartan, ingeniaritza teknika ezagunak erabili zituen, Trajanoren Merkatutik eta Dioklezianoren Termetatik hartutako berrikuntzak barne, areto termal handien adibiderik onena direnak. Dioklezianoren termak, ondoren, Santa Maria de los Angelesen basilika bihurtu ziren.

Erromatar ingeniaritzaren adibide bat da. Garai hartako basilika askoren antza du, Ulpia basilikarena kasu, non erdiko nabean espazio ireki handi bat zuen. Baina, beste basilika batzuetan ez bezala, teilatua eusten zuten zutabeak izan beharrean, eraikin osoa arkuak erabiliz eraiki zen, erromatar termetan, basiliketan baino ohikoagoa zen itxura. Erdiko habeartea estaltzen zuten ertz-gangek horma-bular banatan banatzen zuten pisua. Kontrahorma horien arteko espazioa kanoi-gangez estalita aprobetxatu zen, eta eusteko funtziorik gabeko horma batez mugatuta. Ertz-gangen alboko indarrei alboko habearteek eusten zieten. Beraz, Maxentzio basilikaren egitura hormazkoa da, eta marmolezko zutabe handiek funtzio guztiz apaingarria dute (froga, erori egin direla da, eta oraindik mentsulak edo hauen zati bat kontserbatzen dira).

Horma-bularrak gaindimentsionatuta zeudenez, baoak eta ateak egin ziren, alboko habearteetatik igarotzea ahalbidetzen zutenak, erdiko habeartea beste jarduera batzuetan zegoen bitartean. Basilika tradizionalekiko beste ezberdintasun bat egituraren teilatua da. Basilika tradizionalek teilatu laua zuten bitartean, Majentziokoa kasetoidun sabai batekin eraiki zen, egituraren pisu orokorra murriztuz eta kanpoko arkuen gainean egindako indar horizontalak murriztuz.

DekorazioaAldatu

Eraikin honen barneko dekorazioaren handitasuna bere tamainarekiko eta bere izaera ikaragarriarekiko proportzionala zen. Sabaiko kasetoi hexagonal eta oktogonalek, kanoi-gangen pisua murrizteko eginkizuna izateaz gain, helburu apaingarri bat betetzen zuten. Bere barnean, estatuak zeuden. Horietako bat, jada aipatua, Konstantinoren estatua erraldoia da, buruhormako absidean. Konstantinok, Opus sektile erraldoiak ere jarri zituen marmoletan. Azkenik, teilatua brontzezko teila urreztatuz estalita zegoen.

BibliografiaAldatu

  • 1960 Summer Olympics official report. Volume 1. pp. 76, 79.
  • Stierlin, Henri (2002). Silvia Kinkle, ed. The Roman Empire: From the Etruscans to the Decline of the Roman Empire. Colonia: Taschen. ISBN 3-8228-1778-3.
  • Weitzmann, Kurt, ed., Age of spirituality: late antique and early Christian art, third to seventh century, n.º 103, 1979, Museo Metropolitano de Arte, Nueva York, ISBN 9780870991790; texto completo disponible en línea en The Metropolitan Museum of Art Libraries
  • Coarelli, Filippo (1984). Guida archeologica di Roma. Verona: Arnoldo Mondadori Editore.
  • Coarelli, Filippo (1993). «s.v. Basilica Costantiniana, B. Nova». Eva Margareta Steinby, ed. Lexicon Topographicum Urbis Romae I. Roma: Quasar. pp. 170-173. ISBN 88-7097-019-1.
  • Hülsen, Christian (1905). Il Foro Romano: storia e monumenti. Turín: Ermanno Loescher & Co. pp. 201-205. ISBN 88-7097-019-1.
  • Carè, Alessandro (2005). L'ornato architettonico della Basilica di Massenzio. Roma: L'Erma di Bretschneider. ISBN 88-8265-331-5.
  • Carlo Giavarini, ed. (2005). La Basilica di Massenzio: il monumento, i materiali, le strutture, la stabilità. Roma: L'Erma di Bretschneider. ISBN 88-8265-319-6.

Kanpo estekakAldatu