Maud van der Spoel Mannoni (Kortrijk, 1923ko urriaren 23a - Paris, 1998ko martxoaren 15a) herbeheretar jatorriko frantses psikoanalista izan zen.

Maud Mannoni

Espace analytique (en) Itzuli lehendakari

1994 - 1998
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMagdalena Margaretha Gustaaf Maria Van Der Spoel
JaiotzaKortrijk1923ko urriaren 22a
Herrialdea Belgika
 Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaBoulogne-Billancourt1998ko martxoaren 15a (74 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Octave Mannoni (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBruselako Unibertsitate Askea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpsikoanalista, saiakeragilea eta kriminologoa
Enplegatzailea(k)Hôpital Armand-Trousseau (en) Itzuli
KidetzaÉcole Freudienne de Paris
Espace analytique (en) Itzuli
Nazioarteko Psikoanalitika Elkartea

Françoise Doltoren analista eta laguntzaile izan zen Trousseau ospitalean (1949). 1950ean, Jacques Lacan ezagutu zuen. 1969an, Bonneuil-sur-Marneko Eskola Esperimentala sortu zuen, B. Bettelheimek Estatu Batuetan sortu zuen eskola ortogenikoan oinarritua, eta elkarte horretako formazio- eta ikerketa-zentroa ere antolatu zuen. Lan ugari idatzi zituen: l´Enfant arriéré et sa mère (1964, Ume atzeratua eta bere ama); le Premier Rendez-vous avec le psychanalyste (1965, Lehenengo hitzordua psikoanalistarekin); l´Enfant, sa «maladie» et les autres (1967, Haurra, bere «eritasuna» eta besteak); le Psychiatre, son «fou» et la psychanalyse (1970, Psikiatra, bere «eroa» eta psikoanalisia); Amour, haine, séparation (1993, Maitasuna, gorrotoa, bereizketa); les Mots ont un poids. Ils sont vivants (1995, Hitzek pisua dute. Bizidunak dira).

Erreferentziak aldatu