Mattin Larzabal

euskal kazetaria

Mattin Larzabal (Aiherra, Nafarroa Beherea, 1950eko ekainaren 26a - Baiona, 2020ko ekainaren 2a) euskal kazetari nabarmena eta euskaltzalea izan zen, Ipar Euskal Herrian erreferentea Gure Irratian hogeita hamar urte luzez aritu zelako.[1][2][3] 1982an hasi zuen bere kazetari bidea Gure Irratian, boluntario gisa eta 2012an Ohorezko Rikardo Arregi Saria eskuratu zuen.[3]

Mattin Larzabal

Bizitza
JaiotzaAiherra1950eko ekainaren 26a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaBaiona2020ko ekainaren 2a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Aiherran jaio zen (Nafarroa Beherea) 1950eko ekainaren 26an eta bertan igaro zuen bere haurtzaroa. Nerabe zela, Seminarioan sartu zen, baina laster abiatu zen Pauerantz zuzenbide ikasketak egitera.[1]

1970eko hamarkadan Baionako Mendeberri elkartea sortu zuen, Lapurdiko hiriburuan euskara suspertzeko funtsezkoa izan zen elkartea garai hartan, besteak beste, gazteei euskarazko ikastaroak eman zizkielako. 1982. urtean ordea, Larzabalek irratiaren aldeko apustua egin eta Gure Irratian sartu zen boluntario gisa, garai hartan hasiberria zen irratia eta diru-laguntza gutxikoa. Hilabeteko kontua izan zen ordea irratiak lehen laguntza ekonomikoak jasotzea eta horrela lortu zuen Larzabalek kazetari profesional izatea.[1]

Hogeita hamar urte eman zituen bertan eta «euskal kazetaritzan aitzindari eta bide erakusle» izateagatik 2012an Rikardo Arregi sariaren ohorezko aipamena jaso zuen, erretiroa hartu baino urte bat lehenago. Hala ere, Larzabal ez zen inoiz betirako erretiratu kazetaritzatik eta albisteak idazten jarraitu zuen azken urteetan Herria astekarian.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Berria. «Mattin Larzabal hil da, Gure Irratia-ko aurkezle historikoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
  2. «Mattin Larzabal hil da, Ipar Euskal Herriko kazetaritzan ezinbesteko erreferentzia» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
  3. a b «Lankide, eredu eta lagun genuen Mattin Larzabal zendu da» gureirratia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).

Kanpo estekak aldatu