Matrikula (hezkuntza)

Hezkuntzan, matrikula ikasle batek ikastetxe batean, haur-eskoletatik hasi eta unibertsitateraino, onartua izateko egin behar dituen izapideen multzoa da. Hurrengo ikasturterako matrikula egiteko ikasleek matrikula-eskaera bat egin behar dute eta onartuak izan ondoren ikasleek matrikula bera egiten dute, non ikastetxeak ikaslearen nortasunari buruzko datuak jaso, bere hezkuntza mailari buruzko ziurtagiriak jaso eta bestelako dokumentazioa jasotzen duen. Horretarako matrikula-epe bat izaten da, ikasturtea hasi baino lehen, ikastetxeak maila bakoitzean izango dituen ikasleen zerrendak osatu eta plangintza behar bezala egiteko.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.