Matilda Joslyn Gage

idazlea, amerikar natiboen eskubide zibilen aldeko ekintzailea, abolizionista, librepentsalaria

Matilda Electa Joslyn Gage (Cicero, New York, 1826ko martxoaren 24a - Chicago, Illinois, 1898ko martxoaren 18a) estatubatuar emakumeen sufragioaren eta amerikar natiboen eskubide zibilen aldeko ekintzailea, abolizionista, librepentsalaria eta idazlea izan zen.

Matilda Joslyn Gage

Bizitza
JaiotzaCicero (New York)1826ko martxoaren 24a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaChicago1898ko martxoaren 18a (71 urte)
Familia
AitaHezekiah Joslyn
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaClinton Liberal Institute (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, editorea, kazetaria eta sufragista
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaTeosofia

Find a Grave: 13063718 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Lehen urratsak aldatu

Joslyn Gagek bere haurtzaroa esklaboei laguntzeko sare klandestinoaren (lurpeko trenbidea) parte zen etxe batean igaro zuen. Kartzelan egon zen Fugitive Slave Law of 1850 delakoaren arabera egindako ekintzengatik, ekintza kriminal bezala esklabo iheslariei laguntza ematea tipifikatzen zuena. Bizitza osoan zehar arazo fisiko eta finantzarioak (bihotz-arazoak) izan zituen arren, emakumeen eskubideen alde egindako lana zabala, praktikoa eta askotan bikain gauzatua izan zen.

1852an Gage emakumeen eskubideen aldeko mugimenduan sartu zen, Sirakusako Emakumeen Eskubideen Konbentzio Nazionalean (New York) hitz egin zuenean. Emakumearen Sufragioaren Aldeko Elkarte Nazionaleko presidentea izan zen 1875etik 1876ra, eta hogei urte baino gehiagoz Batzorde Exekutiboko presidentea edo presidenteordea izan zen. 1876ko konbentzioan, polizia talde batekin eztabaida arrakastatsua izan zuen, elkartea legez kanpoko batzar bat egiten ari zela argudiatuz. Polizia, azkenean, kargurik jaso gabe joan zen

Argitalpenak aldatu

Gage The National Citizen and Ballot Boxeko editorea izan zen 1878ko maiatzetik 1881eko urrira arte (mikrofilmetan eskuragarri) eta The Liberal Thinker egunkariko editorea 1890etik aurrera. Argitalpen horiek aukera eman zioten saiakerak eta iritzi-artikuluak argitaratzeko. Honako hau da bere lanen zerrenda partziala:

  • Is Woman Her Own (The Revolution, 1868, ed. Elizabeth Cady Stanton, Parker Pillsbury. pp 215-216).
  • Prospectus (The National Citizen and Ballot Box, ed. Matilda E. J. Gage. May 1878 p 1.)
  • Indian Citizenship (The National Citizen and Ballot Box, ed. Matilda E. J. Gage. May 1878 p 2.)
  • All The Rights I Want (The National Citizen and Ballot Box, ed. Matilda E. J. Gage. January 1879 p 2.)
  • A Sermon Against Woman (The National Citizen and Ballot Box, ed. Matilda E. J. Gage. September 1881 p 2.)
  • God in the Constitution (The National Citizen and Ballot Box, ed. Matilda E. J. Gage. October 1881 p 2.)
  • Woman As Inventor (1870, Fayetteville, NY: F.A. Darling)
  • History of Woman Suffrage (1881, Capítulos por Cady Stanton, E., Anthony, S.B., Gage, M. E. J., Harper, I.H. (berrito argitaratua 1985ean Salem NH: Ayer Company)
  • The Aberdeen Saturday Pioneer (1891)
  • Woman, Church and State (1893) (berriro argitaratua 1980an Watertowne MA: Persephone Press)

Matilda efektua aldatu

1993an, Margaret W. Rossiter zientziaren historialariak Matilda J. Gageren omenez "Matilda efektua" terminoa[1] sortu zuen, emakume zientzialariek beren lanaren azterketa objektibo batetik legokiekeena baino kreditu eta aintzatespen txikiagoa jasotzen duten egoera soziala identifikatzeko. Matilda efektua Robert K. Merton soziologo ospetsuak aurkeztutako "Mateo efektua" ren ondorio bat da.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «#NoMoreMatildas» #NoMoreMatildas (Noiz kontsultatua: 2021-06-02).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau New York Hiriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.