Matematika-artearen bederatzi kapituluak

Matematika-artearen bederatzi kapituluak edo Jiuzhang Suanshu (txinera sinplifikatuz: 九章算术; txinera tradizionalez: 九章算術; Pinyineraz: Jiǔzhāng Suànshù) matematika liburu txinatar bat, hainbat belaunalditako eskola-ikasleek egina K.a. X. eta II. mendeen artean. Azken fasea Kristo ondorengo I. mendekoa da. Liburu hori bizirik iraun duen Txinako lehenengoetariko matematika liburua da.

Matematika-artearen bederatzi kapituluak liburuaren orrialde bat

Liburuaren edukia aldatu

Bederatzi kapituluen edukia hau da:

  1. 方田 Fangtian - Eremu laukizuzenak: hainbat itxurako eremuen azalerak (laukizuzenak, trapezioak, triangeluak, zirkulu-ebakidurak, ...); zatikien manipulazioa.
  2. 粟米 Sumi - Artatxikia eta arroza: ondasunen trukea prezio desberdinetan; prezioak estimatzea.
  3. 衰分 Cuifen - Banaketa proportzional: oinarrizko mozkinen banaketa zati proportzionaletan.
  4. 少廣 Shaoguang - Zabalera txikiena: zatiketak zenbaki desberdinekin; erro karratua ateratzea eta erro kuboa ateratzea; dimentsioak, zirkuluren azalera eta esferaren bolumena.
  5. 商功 Shanggong - Lanen gaineko hausnarketa: hainbat itxurako solidoen bolumenak.
  6. 均輸 Junshu - Bidezko zergak: Proportzioari buruzko problema konplexuagoak.
  7. 盈不足 Yingbuzu - Soberakina eta defizita. Mendebaldean geroago posizio faltsuaren metodoa izenez ezagutzen den hatsarrea erabiliz ebatzitako problema linealak.
  8. 方程 Fangcheng - Matrize laukizuzena: Ekuazio linealen sistemak, Gauss-Jordan algoritmoaren antzeko metodoa erabiliz.
  9. 勾股 Gougu - Oinarria eta garaiera: Mendebaldean Pitagorasen teorema izenez ezagutzen den hatsarrearekin lotutako problemak.

Kanpo estekak aldatu