Matala (Angola)
Matala Angolako udalerri bat da, Huíla probintzian. 9.065 kilometro koadro ditu eta, azken zentsuaren arabera, 262.763 biztanle. Capelungo, Matala, Micosse eta Mulondo herriak daude udalerriaren barruan. Iparraldean Chicombarekin egiten du muga, Jamba eta Cuvelairekin ekialdean, Ombadja eta Cahamarekin hegoaldean eta Gambos, Quipungo eta Caluquemberekin mendebaldean.
Matala | |
---|---|
municipality of Angola (en) | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Angola |
Province of Angola | Huíla Province |
Geografia | |
Koordenatuak | 14°43′50″S 15°02′12″E / 14.73057°S 15.03669°E |
Demografia | |
Biztanleria | 262.763 (2014) |
Cunene ibaiaren alboan dago, itsas mailatik 1.300 metro inguru. Caminho de Ferro do Namibe burdinbideko geltoki bat dago bertan.