Matías Escalzo
Matías Escalzo Acedo (Sesma, 1690eko ekainaren 9a - Columbrianos, 1749ko azaroaren 11) nafar apaiz katolikoa izan zen, Astorgako apezpikua izandakoa.
Matías Escalzo | |||
---|---|---|---|
1748ko martxoaren 4a - ← Pedro Cáceres Casado (en) - Francisco Javier Sánchez Cabezón (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Astorga (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Sesma, 1690eko ekainaren 9a | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Columbrianos (en) , 1749ko azaroaren 11 (59 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa, inkisidorea eta apezpiku katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Biografia
aldatuIratxen eta Valladoliden egin zituen ikasketak. Ziortzako kolegiatako abade bezala, Mallorcako auzitegiko fiskal eta inkisidore bezala eta azken erresuma honetako kantziler nagusi bezala aritu zen. 1729ko uztailaren 29an Kordobako inkisidore eta, ondoren, Gorteko Auzitegiko kide izatera pasa zen. Bere kudeaketari esker, hamarkada hasieran hasi zen judu aurkako prozesuekin amaitu zen.
1745eko apirilaren 6an Inkisizioaren Kontseiluko fiskal izendatua izan zen, eta 1746ko maiatzean erakunde bereko kontseilari, Manuel Isidro Orozco inkisidore nagusiak proposatua izan zelarik. 1748an Astorgako gotzain izendatu zuten. Columbrianosen hil zen, gaur egungo Leongo probintziaren ipar-mendebaldean, 1749an.