Masustondo beltz

Morus generoko zuhaitza, hosto handi eta obatu edo bihotz-formakoak dituena. Gerba motzetan dauden loreak ditu eta fruitua masusta beltza da

Masustondo beltza (Morus nigra) zuhaitz espezie bat da, jatorriz Asia hego-mendebaldekoa, nahiz eta sorleku zehatza ezezaguna izan, gizakiak antzinatik landatu baitu, masusta beltzak lortzeko. Dituen kromosoma kopuru handiagatik ezaguna da, 154 pare (308 banako) baititu.

Masustondo beltz
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaMoraceae
GeneroaMorus
Espeziea Morus nigra
Linnaeus, 1753
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakblack mulberry (en) Itzuli

Ezaugarriak

aldatu

12 metro garai izatera irits daiteke.

Hostoak bihotz formakoak dira, berde ilunekoak. Loreak, berriz, zuriak eta arrosak dira.

Fruituak masustak dira, eta hortik hartzen du bere izena. Lehenengotan fruituak berdeak izaten dira, geroago laranjak bihurtzen dira eta azkenik helduak daudenean gorri iluna-beltza antzeko kolorea hartzen dute.

Basoko fruituak ditu eta oso gozoa da azkenburukoetan, marmeladatan eta edarietan. Hau dela eta oso estimatua hainbat herritan eta Europako hegoaldean hazten dute. Beste herrialde batzuetan, berriz, apaingarri gisa erabiltzen da.