Master and Commander: The Far Side of the World
Master and Commander: The Far Side of the World (euskaraz Jaun eta Agintari: Munduaren Azken Muturra) 2003ko Peter Weir australiar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Patrick O'Brian idazlearen Master and Commander eleberrian oinarritua dago.
Hamar Oscar Sarietarako izendatua izan zen. Azkenik bi irabazi zituelarik: Argazkigintza onenaren Oscar Saria eta Soinu edizio onenaren Oscar Saria. Beste guztiak Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera filmak irabazi baitzituen.
Argumentua
aldatu1805. urtea, Napoleondar Gerrak. Munduaren azken muturrean Jack Aubrey kapitainaren (Russell Crowe) agindupean dagoen HMS Surprise britainiar gerraontzia Acheron frantziar gerraontzia jarraituz doa.
Bestalde, Galapago uharteetara ailegatu, eta gerora Charles Darwinek egingo duen gisa, gerraontziko Stephen Maturin zirujauak bertako fauna eta landaredia ikertzen hasiko da. Baina gerran daudenez eta lehentasuna frantziar gerraontzia atzematea denez, Aubrey kapitainak itsasoratzeko agindua emango du.
Aktoreak
aldatu- Russell Crowe: Jack Aubrey kapitaina
- Paul Bettany: Stephen Maturin medikua
- James D'Arcy: Tom Pullings lehenengo tenientea
- Edward Woodall: William Mowett 2. tenientea
- Chris Larkin: Howard kapitaina
- Max Pirkis: Blakeney
- Jack Randall: Boyle
- Max Benitz: Calamy
- Lee Ingleby: Hollom
- Richard Pates: Williamson
- Robert Pugh: Allen jauna
- Richard McCabe: Higgins jauna
- Ian Mercer: Hollar auna
- Tony Dolan: Lamb jauna, arotza
- David Threlfall: Killick
- Billy Boyd: Barrett Bonden
- Bryan Dick: Joseph Nagle
- Joseph Morgan: William Warley
- George Innes: Joe Plaice
- William Mannering: Faster Doudle
- Patrick Gallagher: Awkward Davies
- Alex Palmer: Nehemiah Slade
- Mark Lewis Jones: Hogg jauna
- John DeSantis: Padeen
- Ousmane Thiam: Black Bill
- Thierry Segall: frantziar kapitaina
Kanpo estekak
aldatu- Filmaren webgunea (Ingelesez)
- Master and Commander: The Far Side of the World filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)