Ireki menu nagusia

Massachusetts (ingelesez ˌmæsəˈtʃuːsɨts ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da. Ameriketako Estatu Batuetako ipar-ekialdean dago. Bere hiriburua Boston da. Guztira 6,3 milioi biztanle ditu.

Massachusetts
Commonwealth of Massachusetts
Ameriketako Estatu Batuetakoko estatua
Bandera Armarria
Goiburua: Ense petit placidam sub libertate quietem
Hiriburua
eta hiri handiena
Boston
Gobernua
 -  Gobernadorea Deval Patrick
 -  Senatariak John Kerry (D)
Scott Brown (R)
Azalera
 -  Guztira 27,336 km2
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2008) 6.497.967 bizt.
 -  Dentsitatea 312,7 bizt./km2
ISO 3166 kodea US-MA
Webgunea
http://www.mass.gov

GeografiaAldatu

Ingalaterra Berria izeneko eskualdea osatzen du Connecticut, Maine, Hampshire Berri, Rhode Island eta Vermont estatuekin batera.

Laua da kostaldean eta menditsua mendebalean (Berkshire mendiak). Taunton, Connecticut eta Merrimack ibaiak igarotzen dira estatutik[1].

HistoriaAldatu

Juan Verrazanok esploratu zuen kostaldea 1524an. 1636ko irailaren 8an Harvard Unibertsitatea sortu zuten Cambridgen, Bostondik gertu, hasieran "New College" izena hartuz. Burujabetasunaren aldekoen gune garrantzizkoena izan zen, eta 1776an sartu zen Batasunean.[2]

EkonomiaAldatu

Industrian ehungintza eta oinetakogintza dira jarduera nagusiak, eta baita arrantza eta ontzigintza ere. Massachusetts estatuan dago Harvard Unibertsitatea.[3]

HezkuntzaAldatu

Massachusetts estatuko hezkuntzak emaitza oso onak lortzen ditu AEBn egiten diren eta mundu mailan egiten diren ebaluazioetan, baina bereziki goi mailako hezkuntzak lortu du nazioarteko ospea. Munduko unibertsitate pribatu onenetakoak dira, urtero egiten diren rankingen arabera, Harvard University eta Massachusetts Institute of Technology, biak Cambridge hirian. Bi unibertsitate horiek hamarkadetan egon dira munduko unibertsitate bikainenen rankingetan goi-goiko postuetan. Baina bi horiekin batera rankingetako goiko postuetan beste hainbat erakunde ere egon dira: Tufts University, Boston College, Brandeis University, Boston University eta Northeastern University, besteak beste. Massachusettseko unibertsitate publikoak (UMass)ere ospe ona du AEBn (UMass). Bost campus dauzka.

Massachusettsen badaude ospe handiko goi mailako arte eskolak ere: Williams College, Amherst College eta Wellesley College.

BiografiakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Massachusetts  


  Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.